Gerra, bere jatorria, ondorioak eta horri aurre egiteko moduak izango dira berbagai Bilbon
2025-01-21 11:22 KultureaMundo Cero Talks BBKren lehen edizinoa urtarrilaren 23an izango da, Bilboko BBK Salan.
Bilboko BBK Salak Gerraren gaiari buruzko hausnarketa-jardunaldi bat hartuko du 2025eko urtarrilaren 23an, osteguna, 11 lekukotasunen bidez, besteak este, problematika hori hainbat ikuspegitatik ulertzen laguntzeko: erresilientzia-istorioak, teknologia gatazka modernoetan, errefuxiatuak eta itsas-erreskateak, berreraikuntzea eta bake-prozesua.
Mundo Cero Talks BBKk ekitaldi formatu barri baten lehen edizinoa egingo dau. Mundo Cero ikus-entzunezko produkzio-etxeak sustatu dau, BBK Fundazinoaren laguntzeagaz. Jardunaldia 16:00etatik 20:30etara izango da eta aditu bakotxak 15 minutuko berbaldia eskainiko dau gerren ondorioak ezagutarazteko: zelan eragiten deuskuen gizarte bezela eta zer egin geinken aldaketea bultzatzeko.
Hitzordua erakundeei, gizarte-eragileei, eduki-sortzaileei, enpresaburuei eta komunikabideei zuzenduta dago. Plazak agortuta dagoz baina saioaren edukiak Youtubeko Mundo Cero kanalean argitaratuko dira laster.
Egitaraua
Tania Llasera erreportari eta aurkezleak gidatuko dau ekitaldia eta ondoren, hizlari honeek egingo dabe berba:
- Rafael Vilasanjuan, Mugarik Gabeko Medikuen idazkari nagusi ohia. Indarkeria dan lekuetan zelan bizi dan eta erakunde humanitario batek osasun-arloan zer egin leiken deskribiduko dau, ondorio okerrenei aurre egiteko.
- Anna Surinyach, mundu osoan giza hondamendi handiak giza ikuspegi batetik estaltzen dituan fotokazetaria. Desagertutako personen egoeraz eta argazkilaritzearen bidez persona horreek zelan ikusarazo azalduko dau.
- Jesús A. Nuñez Villaverde, mundu arabiar-musulmanean eta indarkeriazko gatazken aurrean bakea eregiten aditua. Gatazken eta gerren prebentzinoak oinarrizko beharrak asetzea eta giza eskubideak betetea eskatzen dau.
- Gil Arias, Muga eta Itsasertzetako Guardiaren Europako Agentziako zuzendari ohia. Kanpo-mugen gaia, kudeaketa, politikak, migrazinoa eta buloak jorratuko ditu.
- Ana Palacios, kazetaria eta argazkilaria. Bere ibilbidea errepasauko du, giza eskubideei, ingurumenari eta animalien eskubideei lotutako proiektuak ikusarazoteko.
- Muzoon Almellehan, errefuxiatu siriarra eta UNICEFeko Enbaxadorea. Siriako Malala ezizenez ezaguna, ume errefuxiatuen eskolatzea sustatzeko egiten duen lana ezagutarazo eta errefuxiatu-esparruetako eguneroko bizitea deskribiduko dau.
- Óscar Camps, Open Arms-en sortzailea. Urteak migratzaileen itsas erreskatean lanean emon ondoren, iges egitea arriskatzen duten pertsonen errealidadea erakutsi eta bizitzak salbetan dabizanen esperientziak aztertuko ditu.
- Khalida Popal, Afganistango futbolari ohia eta aktibista feministea. Bere herrialdeko futbol selekzino absolutuko kapitaina izan zan, talibanen aldetik jasaten eban jazarpenetik iges egiteko erbesteratu zan arte. Kirola adiskidetzeko zubitzat zelan erabil daitekeen azalduko dau.
- Chema Alonso, zibersegurtasunean aditua eta Telefonicako Batzorde Betearazleko kidea. Adimen artifiziala ziberarmen munduan zelan sartzen dagoan eta zibersegurtasuna urteak daroazan gerra isila dala azalduko dau.
- Grainne O'Hara, Igeslarientzako NBEren Agentziaren Nazinoarteko Babesaren Dibisinoko zuzendaria. ACNURekin emon dituan 30 urteetan, hainbat funtzinotan lan egin dau.
- Carmen Magallón, Espainiako WILPFko ohorezko presidentea eta Bakearen eta Askatasunaren aldeko Emakumeen Nazinoarteko Ligako kidea.
Ekitaldia amaitzeko, gatazka-testuinguruetan guztiok bake-eragile legez egi geinkenaz berba egingo dau.
Mundo Cero
Ibon Cormenzana zinegile bilbotarrak sortua, Mundo Cero Bilbon egoitzea dauen ekoiztetxea da eta aldaketa soziala bultzatzen dau ikus-entzunezkoen bidez. Ahalegin horretan, zazpi gai jorratzea proponiduten dau: Gerra, Jasangarritasuna, Desbardintasuna, Osasuna, Hezkuntzea, Klimea eta Pobrezia.
Gai bakotxarekin film bat egiten dabe eta gizarte-erakunde bategaz lotzen dira, proiektu jakin bati laguntzeko. Testuinguru horretan, Alejo Levisek zuzendutako Hate Songs filma estreinau dabe eta ACNURek Ruandan egiten dauen hezkuntza-proiektu bati lotu dira.
Horri guztiari Mundo Cero Talks BBK gehitzen jako. Ekimen horren bidez, zazpi gai horreetako bakotxa jorratuko dauen dibulgazio-gune bat sortzea da asmoa.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!