Umorea ardatz Bilbon

Bizkaie! 2025-01-21 10:51   Kulturea

Gaurkotasunagaz Topaketak, urtarrilaren 28an.

Bilboko Udaleko Bidebarrieta Kulturguneak jardunaldi berezia hartuko dau urtarrilaren 28an, martitzenean, 19:00retan, Gaurkotasunagaz Topaketak dibulgazino-zikloaren barruan. Oraingoan, umorea eta bere gaitasun urratzailea izango dira eztabaidagai, zuzentasun politikotik eta gehiengo sozialetik ezartzen jakozn mugakaz buztartuz.

Mikel Reparaz eta Dani Álvarez kazetariek gidatuko dabe topaketea eta Andoni Agirregomezkorta aktoreak gaur egun umorista izateak zer dakarren eta umorearen mugak zeintzuk diran gaiak jorratuko ditu.

Hitzordua urtarrilaren 28an izango da, 19:00etan; gonbidapenak erreserbau egin beharko dira eta topaketea streaming bidez emongo da.

Hitzordua Bidebarrietako Liburutegiko Ekitaldi Aretoan izango da. Aurkezpenera joan nahi dabenek Bilbao Kulturaren webgunearen bidez izango dute eskuragarri gonbidapenen erreserbea.

Umorea kritika politiko eta sozialerako bitarteko aproposa izan bada be, egia da zuzentasun politikoak eta baliobakotzeen bildurrak gero eta gehiago baldintzatzen dabela. Horren ondorioz, gaur egun txisteak egin daitekezan eta egin ezin diran gaiei buruzko eztabaidea planteetan da eta umorearen edozein adierazpen umorearen alderdi urratzailearen aterkipean onartu daiteken ala ez baloretan da.

Euskadin, Vaya Semanita mendearen lehen hamarkadan moldeak eta tabuak hausi zituan umorezko programa bat izan zan baina gauzak asko aldatu dira azken urteetan eta pentsau geinke orduan aurkeztutako gag eta holakoek gaur egun lekurik ez izatea edo kritikatuak izatea beren zuzentasun ezagaitik edo gaitasun parodikoagaitik.

Holan, ETBko saioko arpegi ezagunenetako bat dan Andoni Agirregomezkortak umorearen muga, profesionalek sufriduten daben ezerezte-arriskua eta umore-adierazpenak kritika sozialerako tresna dauen balioa lako gaiak jorratuko ditu. .

Andoni Agirregomezkorta aktore eta umoristea da, eskarmentu handikoa telebistan eta antzerkian. Oso ezaguna, batez be Vaya Semanita saioan parte hartzeagaitik. Saio horretan aurkezle eta aktore lanetan ibili zab 2003tik 2011ra arte eta barriro be 2015ean eta 2020an. Igazko urte amaieran ETB parrillara bueltau ondoren be arpegi ezagunenetako bat da.

Radio Euskadiko albistegietako zuzendari eta telebistako aurkezle dan Dani Álvarezek Euskal Herriko Unibersidadean (UPV/EHU) egin zituan ikasketak eta bekadun hasi zan Radio Euskadin. Reparazen ibilbidea EITB taldean landu dau eta Radio Euskadiko El Boulevard eta ETB2ko Políticamente Incorrecto (2009), Plató 2.0 (2009-2011), El lector de huesos (2016-2017) eta El sabor del crimen (2019) saioetan parte hartu dau.

Bestalde, Mikel Reparaz Nazinoarteko Informazino-zuzendaria da ETBn eta Informazio Zientzietan lizentziaduna Nafarroako Unibersidadean (UNAV). Euskaldunon Egunkaria eta Diario de Noticias egunkarietan ekin eutson ibilbide profesionalari baina urte batzuk aurrerago Bruselara joan zan eta Reparaz AEBetako korresponsala izan zan bost urtez, 2013tik eta 2020an. Las grietas de América saiakereagaz Euskadi Literatura Saria irabazi eban 2021ean.

Bidebarrieta Kulturgunea Bidebarrietako Liburutegiak kulturea zabaltzeko gunea da. Helburuak ditu literaturea, ezagutzak eta dibulgazino zientifikoa sustatzea.

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu