Publiko guztientzako 53 esperientzia eta plan, 11.078 hitzordu erabilgarri
2025-01-21 10:20 KultureaUrtarrilaren 22tik (eguaztenetik) 26ra (domekara).
Getxok FITUR Nazinoarteko Turismo Azokan parte hartuko dau aurten be, Madrilen, urtarrilaren 22tik (eguaztena) 26ra (domekea). Gure udalerriko eskaintza turistikoa Eusko Jaurlaritzako Turismo
Sailaren Euskadi-Basque Country standean egongo da. Stand horrek Bilboko eta Bizkaiko erakargarritasun turistikoak batzen ditu, Foru Aldundiak koordinauta.
Turismoko zinegotzi Irantzu Uriartek adierazo dauenez, FITURen 2025erako esperientzien eta planen eskaintza barria ezagutarazoko dogu, 53 plan aurreikusten ditu publiko eta gustu guztientzat, eta
11.078 hitzordu baino gehiago izango dira.
Getxoko eskaintza turistikoak baliabide ezagunenen ordezko planak aurreikusten ditu eta horreetako gehienek ez dabe gitxieneko taldea sortu behar horreezaz gozetako: sektoreko 31 enpresagaz eta ostalaritzako 300 establezimendugaz eta gourmet dendakaz lankidetza estuan lan egiten dogu, gure udalerria bisitetan daben personentzat leku erakargarria izan daiten, ez bakarrik udako hilebeteetan, baita urte osoan be esan dau Uriartek: Gure helburua egonaldiak luzatzea da eta, holan, Getxon eragin ekonomiko handiagoa lortzea.
Informazino gehiago hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!