Orbik Cybersecurity, kooperatiba bihurtutako lehen star-tup teknologikoa
2025-01-20 07:35 KultureaEusko Jaurlaritzearen babesari esker sortu da.
Akordioak 10 miloe euro baino gehiago mobilizauko ditu datozen lau urteetan, oinarri teknologikoko kooperatibak sortzeko. Oinarri teknologikoko kooperatiba barria, akordio horren ondorioz sortu da, eta Eusko Jaurlaritzearen laguntzea dau Basque Tek Ventures programearen bidez. Programa horrek 250 000 euro emoten ditu kooperatiba barriak eregitako 1,8 miloeko erronda osotik.
2024an 20 profesional baino gehiago eta 700 000 euroko fakturazinoagaz, Orbik Cybersecurityk bere ekipoa eta diru sarrerak bikoiztu nahi ditu 2025ean; Eusko Jaurlaritzearen eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzeagaz, 2023aren hasieran sartu zan zibersegurtasun industrialaren merkatuan, produktu elektronikoen zibersegurtasunean eta nazinoarteko arauen araberako kanpoko akreditazino-zigilu bat eskaintzan oinarritutako estaduko erreferentziako enpresa legez. Orain, barriro be aitzindaria da, kooperatiba bihurtzen dan lehen star-tup teknologikoa baita, ekintzailetza teknologikoko modu barri baten eredu bihurtuz. Mondragonek (bere Sustapen Zentroaren eta Ezagutza Dibisinoaren bidez) eta Ikerkalanek sinatutako hitzarmen baten esparruan egin dau. Hitzarmen horren bidez, 10 miloe euro baino gehiago mobilizau nahi ditu datozen lau urteetan, taldearen aktibo teknologikoak merkatura transferidutea sustatzeko, eta Eusko Jaurlaritzearen babesa izango dau, SPRI taldearen Basque Tek Ventures programearen bidez.
Sortu zanetik zehaztutako bide-orriari jarraituz eta 1,8 miloe euroko finantziazino-errondea itxi ondoren, Orbikek gaur amaitu dau kooperatiba bihurtzeko prozesua, eta, gainera, bultzada handia jaso dau datozen urteetan hazten jarraitzeko.
Soziedade mugatua kooperatiba bihurtzeko prozesua formalizau dabe gaur Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizino Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburu Mikel Jauregik, Mondagoneko presidente Pello Rodriguezek, Ikerlaneko zuzendari nagusi Ion Etxeberriak eta Orbik Cybersecurityko zuzendari nagusi Salvador Trujillok, zentro teknologikoak Arrasaten dauen egoitzan egindako ekitaldian.
Orbik Cybersecurityren 2025erako aurreikuspenak
Kooperatiba bihurtzea ez da izan 2025eko lorpen bakarra izan, Orbik Cybersecurityk hasierako hazkunde itxaropenak gainditu ditualako. Dagoeneko 20 profesional baino gehiagoko taldea dau eta 2024. urtea 700 000 euroko fakturazinoagaz zarratu eban. 2025erako, enpresak bere ekipoa eta diru-sarrerak bikoiztea dau helburu.
Oso pozik gagoz, oro har, proiektuak izan dauen bilakaereagaz, eta, bereziki, hain talentu handiko personak proiektura erakarteko eta hain epe laburrean hain garrantzitsuak diran enpresen konfiantzea irabazteko kapaz izan garelako. Oso eskertuta gagoz gure bezeroei beren produktuen zibersegurtasuna gure esku ixteagaitik, eta, jakina, Ikerlani, Mondragoni eta Eusko Jaurlaritzeari laguntzeagaitik. Bereziki atsegin dogu euskal sektore teknologikoa garatzen laguntzea eta negozio eta enplegu aukera barriak sortzea gizartearentzat eta ekonomiarentzat hain garrantzitsua dn zibersegurtasunaren arloa. Badakit Orbik Cybersecurity etorkizun handiko enpresea da nabarmendu dau Salvador Trujillok, Orbik Cybersecurity kooperatibako zuzendari nagusiak.
Orbik Cybersecurity IKerlanen Digilab laborategiaren instalazinoetan dago, Arrasaten (Gipuzkoa).
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!