Urte bi gehiago luzatu dabe Benta eraikineko beheko pisua erabilteko lagapena

Bizkaie! 2025-01-20 09:45   Kulturea

Interes orokorreko jarduerak egiteko erabilera zuzena eta doakoa da asmoa.

Getxoko Udalak urte bi gehiago emon deutsoz Bentaranoa Alkartea irabazi asmorik bako alkarteari Benta eraikineko beheko pisuan interes orokorreko jarduerak egiteko erabilera zuzena eta dobakoa. 2023an hitzarmena sinatu eben, Udalak lokal horren erabilerea eta ekipamendua zuzenean eta doban lagatuz alkarte horri. Amaia Agirre alkateak gogorarazo dauenez, balio anitzeko espazioa da, integratzailea eta belaunaldien artekoa, ezagutzak konpartiduten da eta esperientziak trukatzen dira, euskerearen erabileran eta sustapenean arreta berezia jarriz.

Lehen urte bietan, 2023. 2024. urteetan, Artea eta Kulturea zabaltzeko programautako: 5 erakusketa, 3 liburu- aurkezpen, 3 kontzertu eta errezitaldi eta 2 zinema eta dokumental-saio. Gunea honako honeetarako be erabili da: txalaparta eta yoga tailerrak, konsumoari buruzko eztabaidak eta migrazinoari eta integrazino kulturalari buruzko berbaldiak.

Era berean, Benta, inguruko herritarrek hainbat jai gozetako gune izan da: Inauteriak, San Isidro, Gau Beltza, Olentzero edo Itxas Argiaren 60. Urteurrena; baita umeentzako light painting tailerrak atontzeko, umeentzako programak euskeraz lantzeko eta magia saioak egiteko be.

Euskerearen eta Genero Ikuspegiaren sustapenari jagokenez, belaunaldien arteko hitzaldiak eta dokumentalak atondi ditue, ikuspegi soziala kontuan hartuta. Giza Eskubideak, Globalizazinoa eta Ingurumen Jasangarritasuna izan dira lokalean atondutako beste berbaldi batzuen gaiak.

Bestalde, Herritarren Partaidetzako zinegotziak, Gorka Mostajok, arretea jarri dau lokalaren eta bere jardueren ardurea hartu dabe boluntarioen lanean eta dedikazinoan; hori nabarmendu behar da gero eta banakoagoa dan munduan, jokerea baita besteei denpora gitxiago eskaintzea.

Datozen urte biei begira, Bentaranoa Elkartearen helburua da helburuen araberako programazino-arloak bultzatzea, gazteriagaz, genero-ikuspegiagaz eta euskerearen sustapenagaz lotutako kolektiboei zuzenduta.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu