Casilda Iturrizar-Epaltzaren Alarguna Bekak jaso ditue bederatzi ikaslek
2025-01-17 11:07 Kulturea1963. urtetik, 468 bilbotarrek jaso dabe laguntzinoa.
Juan Mari Aburto Bilboko alkateak, Eider Bilbao Aldayturriaga Hezkuntza Saileko zinegotzi ordezkariagaz batera, Casilda Iturrizar - Epaltzaren alarguna bekak emon ditue, Bilbon, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 3. mailan kalifikazino akademiko onenak izan dituen 9 ikasleei.
Arabiar Aretoan egindako ekitaldian, Casilda de Iturrizarri autorpena egin jako. Bilboko alkateak eta Hezkuntzako zinegotziak modu bikainean ikasten jarraitu deien animau ditue ikasleak: Kemenaren adibide zaree eta XXI. mende horretarako funtsezkoa dan gaitasuna dozue: ikasten ikastea.
Bekadunak
- Mikel Urrutibeaskoa (Lekue Deustuko Ikastolea).
- Maider Rilo Sagarduy (San Adrian BHI).
- Sandra Rordiguez Vega (Berrio-Otxoa).
- Paula Andrio Peña (Pureza de Maria).
- Egoitz Mendiola Peña (Berrio-Otxoa).
- Mikel Aretxalde Arratibel (Calasancio).
- Amaiur Orti Alvarez (Deustuko Ikastola).
- Jon Arretxea Alonso (Pagasarribide)
- Emma Rodrigueez Gallejones (Nuestra Señora del Pilar).
Igazko ikasturtean DBHko 3. mailan kalifikazinorik altuenak lortu zituen bederatzi ikaslek jaso dabe bekea. Batxilergoan edo Prestakuntza Zikloetan hasiko diranek 450 euroko laguntzinoa izango dabe; unibersidadera doazanek, barriz, 1.100ekoa.
Bekak eskuratu ahal izateko, ikasleek bikain notea izan behar dabe DBHko 3. mailako Matematikan, Euskeran, Gaztelania eta Literaturan, Atzerriko Hizkuntzan, eta Geografia eta Historian, eta, ondoren, oposizino batean lehiatu behar dira egoera berean dagozan beste ikasle batzuekaz. Ikasleek bekeari eutsi ahal izango deutse, beti be laguntzinoaren helburua dan ikasturteko batez besteko notea nabarmena bada.
1963an hasi ziran Casilda Iturrizar-Epaltzaren Alarguna Bekak emoten. Guztira, 468 bilbotarrek jaso dabe laguntzinoa eta momentu honetan 61 beka dagoz indarrean, 29 neska eta 32 mutilentzat, batez be STEAM esparruetan (injinerutza, matematikea, fisikea...).
Bilbo Uri Hezitzaileen Nazinoarteko Alkarteko kide da. Sare horretan, gizartea eraldatzeko tresna bezela hezkuntzea sustatzeko konpromisoa daben 500 toki-gobernu inguru batzen dira.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!