In Bi Gu Gipsy Jazzek emongo deutso hasierea 'Betiko Musika 2025' ekimenari
2025-01-17 10:22 MusikeaOtxarkoagako Udaltegian, hilaren 25ean.
Bilboko Udalak Betiko Musika de siempre programearen edizino berria hasiko dau. Sartzea libre izango da eta helduei zuzendutako hainbat musika estiloko sei kontzertu atondu ditue. Kontzertu guztiak Otxarkoaga auzoko Udaltegian egingo dira, zapatutan, 19:00etatik aurrera, urtarrilaren 25etik apirilaren 5era.
Betiko Musika de siempre urtarrilaren 25ean hasiko da, zapatua, In Bi Gu Gipsy Jazz taldearen kontzertuagaz eta apirilaren 5ean amaituko da, baita zapatua be, Juanjo Navas kantari bilbotarrak eskainitako Txaleo ikuskizunagaz.
Programea
- Urtarrilak 25: In Bi Gu Gipsy Jazz.
- Zezeilak 8: Pop revolution. Earth Song Project.
- Zezeilak 22: Travesia.
- Martiak 1: Folk Rippers.
- Martiak 22: Jazz Ta Bien (JTB).
- Apirilak 5: Txaleo Juanjo Navas.
Betiko Musika de siempre programeak, Bilboko auzoetan zuzeneko musika emotea eta bizitza kulturala animatea dau helburu. 2023-2033 Bilboko Kultura Plan Estrategikoaren helburuen barruan dago.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!