'Clásicas, modernas y extrañas. Historias feministas del cine' liburua plazaratu dabe
2025-01-16 10:11 KultureaDonostia Kulturak eta Euskadiko Filmategiak, Elisa McCausland eta Diego Salgadok koordinauta, dator.
Bart aurkeztu dabe liburua koordinatzaileek Tabakaleran, abendura arte iraungo dauen izen bereko zikloaren lehen saioan. Euren eretxiz, liburu honek emakume zuzendarien eta beste sortzaile eta profesional batzuen lanari buruzko hamabi hurreraketa proponiduten ditu, zinemearen hasieratik gaur arte. Hiru kategoriatan bereiztutako gai nagusien bidez —zinemako klasizismoari atxikitako emakume errealizadoreak, Modernidadeari atxikiak, atzoko eta gaurko sailkaezinak— emakumeek zinemeari egindako ekarpenak aztertzen dira, beti be alderdi osogarri bi kontuan hartuta: zinemaren eremuko sormen, teknika eta produkzinoaren fazeta askotarikoak, eta emakume artistek bere egituretan esku hartzeko izan dituen aukerak, zinemearen ikuspegi aberasgarriagoak guztioi eskaintzeko helburuz. Holan, zinema mutuaren egileak, klasikoaren izarrak, industriako funtzino teknikoez arduratzen diranak, fikzinozko emakumeak, eta hareen edadeak, espazioak, loturak eta maskarak, paseoan dabizan zuzendariak, eta lurralde arrotzetan ausartzen diranak, zinema komertzialeko artisauak, emakume abangoardista eta esperimentatzaileak, generoko zinemaren zaleak eta gatazkeen erdian kokatuak batzen dira liburu honen orrialdeetan. Esangura horretan, bere espiritu genealogikoak gainditu egiten dau analisi organikoa, aurreretxirik eta leku komunik barik, zinemearen iraganetik, egungo dinamiketatik eta etorkizuneko proiekzinotik harago liburuan kolaborau dabenengana zabaltzeko. Zineman izandako emakumeen errepaso kolektiboak omenaldi bat izan nahi dau Espainiako emakume zinemagile klasiko kritikoei, modernoei eta bitxiei.
Liburua idazten honako honeek parte hartu dabe: María Adell Carmona, Mariona Borrull Zapata, Desirée de Fez, Elsa Fernández-Santos, Eulàlia Iglesias, Elisa McCausland, Vicente Monroy, Natalia Piñuel Martín, Felipe Rodríguez Torres, Diego Salgado, Daniela Urzola eta Nuria Vidalek.
Clásicas, modernas y extrañas. Historias feministas del cine liburu-dendetan eskuragarri egongo da datozen egunetan (20 euro). 2025eko udagoienean gai berari buruzko euskerazko beste liburu bat argitaratuko da, Iratxe Fresnedak koordinautakoa.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!