Abran hegaztiak begiratzeko urteko lehen jarduerea hilaren 18an egingo da

Bizkaie! 2025-01-15 10:43   Pil-pilean

La Bola hondartza ondoko pasealekuan.

Getxonatura, ezagutu eta jagon goiburuko ekimenaren barruan, helburua da jenteari erakustea zer hegaztik erabilten daben Abra babesteko, elikatzeko eta migrazinoan deskantzetako.

Jardueraren ordutegia 10:00etatik 14:00era izango da. Aitatutako lekutik eta material optikoa erabiliz, besteak beste, teleskopio eta prismatikoak, baita landa-gidak be, ahalik eta espezie gehien ikusteko ahalegina egingo da, interesa daben personei Getxoko kostalde tarte honetako hegaztien aberastasuna erakusteko. Era berean, hegaztien balioak eta natura-inguruneari egiten deutsen ekarpena transmitiduteko saiakerea egingo da, hareek behatu, gozauz eta identifikauta.

Mota horretako jardunaldi bi egiten dira urtean, hasieran eta amaieran, eremu horretan ikusi daitekezan espezieen maila handiena hartzen saiatzeko: sedentarioak, negutarrak eta eztei ondoko eta/edo eztei aurreko migrazinoan gelditzen diranak. Orain, zezeilean, negutarrak eta ugaltze-lekuetara migretan dabizen beste batzuk ikusi geinkez: kaioak, lertxunak, hainbat limikola, ubarroiak, murgilak eta txilinportak eta ingurutik dabizen hain arruntak ez diran espezietakoak.

Joan dan zemendiko jardunaldira joan ziran personek Abran ikusi daitekezan hegazti-espezieen aldakuntzea konparau ahal izango dabe eta horrezaz jaubetu ahal izango dira, migrazinoaren hainbat momentutan.

Dobako jarduera honetarako ez da beharrezkoa aldez aurretik izena emotea, eta edozein persona pasau daiteke zapatuan La Bola hondartza ingurutik aiatutako ordutegian.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu