Gabriel Aresti lehiaketan parte hartzeko epea edegi dabe
2025-01-15 10:39 MusikeaMartiaren 30ean amaituko da.
Bilboko Udalak gaur, hilak 15, edegiko dau Gabriel Aresti Ipuin Lehiaketearen 42. edizinoaren originalak jasoteko epea. Lehiaketea 2025eko martiaren 30ean amaituko da.
Modalidade bietarako deialdia egin da: euskera eta gaztelania, 3.500 euroko saribana eta 1.750 euroko akzesit bi izango ditue, lanak argitaratzeaz gan.
Kultur ekimen horrek helburu bi ditu: alde batetik, literaturearen sorkuntzea sustatzea eta, bestetik, euskal literaturako egilerik adierazgarrienetako baten lana ezagutarazoten laguntzea.
Lehiaketea, 18 urtetik gorakoak diran edozein nazinotako idazleentzat zuzenduta dago. Ez dira onartuko aukeratutako hizkuntzetatik kanpo itzulita dagozan lanak ezta lehendik sarituak izandako kontakizunak be. Gehieneko luzapena hamabost orritakoa izan behar da (Times New Roman edo baliokidea, 12ko neurria) eta 1,5eko tartekoa lerro bakotxeko. Gaia librea izango da.
Modalidade bakotxak bere epaimahaia izango dau, literatura arloko persona ospetsuek beteko dabena. Parte-hartzaileek martiaren 30era arte izango dabe ipuinak formatu digitalean aurkezteko aukerea udal webgunean.
2024ko edizinoa
Aurreko deialdian, Cesar Anguianok Nuevo camino hacia el mar ipuinagaitik eta Amagoia Muxika Telleriak Azazkalak lanagaitik jaso zituen sariak, gaztelaniazko eta euskerazko modalidadeetan, hurranez hurran.
Akzesitak, barriz, Alisa Leinen Bahía de los ángeles eta Verónica Avilés Calderónen Kintsugi lanentzat izan ziran. Euskerazko modalidadeari jagokonez, Oskar Azkona García (Trail running) eta Maitane Pérez Argote (Lurrikarak) jaso eben saria.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!