300 jantzari lehiatuko dira Bilbon Developpe Jantza Nazinoarteko Lehiaketan

Bizkaie! 2025-01-15 07:56   Kulturea

Urtarrilaren 24tik 26ra, BBK Aretoak hartuko dau hitzorduaren lehen edizinoa.

Developpe Dantza Nazioarteko Lehiaketaren I. edizioak izen-emote epea zarratu eta arrakasta handia izan dau deialdian. Banakako kategorietan 10 eta 19 urte bitarteko jantza klasikoko ikasleei zuzenduta, 280 inskripzio jaso ditu guztira. Ia hiru ehundaka jantzari horreek, urtarrilaren 24tik 26ra, Bilboko BBK Aretoan gingo dabbe jantzan nazinoarteko epaimahai baten aurrean: Charles Jude, Parisko Operako izarra, Lifar Fundazinoko Presidentea eta Nureyev Fundazinoko Zuzendaritza Kontseiluko kidea, edo Muriel Romero, Espainiako Jantza Konpainia Nazionaleko zuzendaria.

Leire Ortueta, Royal Ballet Schooleko irakaslea eta Royal Ballet Companyko jantzaria, eta Mónica Zamora, Birmingham Royal Balleteko jantzari nagusia eta Londresko Royal Balleteko gobernadorea, eta Mikel González Pujana, lehen jantzari bakarlaria eta Ballet Olaetako irakaslea, adituak dira. Banakako kategoriez gan (umeak -10 urtetik 12ra-, juniorrak -13tik 15era- eta nagusiak -16tik 19ra-), talde bi be egongo dira (4 eta 10 persona bitarteko taldeentzat, gehienezko edaderik barik): estilo librea eta euskal jantzea.

Jantzak gizarte osora hurreratzeko asmoz, Developpe Jantzak publiko orokorrari edegiko deutsoz bere sailkapen-jardunaldiak (bariku arratsaldetik, hilak 24, domeka goizera, hilak 26), eta final handia eta sariak banatzeko galea (domekan, hilak 26, arratsaldez). Sarrerak datozen egunetan egongo dira salgai Kutxabank sarean. Gainera, aditu ospetsuen eskutik jantzearen munduan hasteko aukerea be eskainiko deutso nahi dauenari, publiko guztiarentzako master class batzuei esker (14 urtetik aurrera). BBK Aretoko foyerrean emongo dira, lehiaketea gauzatzen dan bitasrteasn eta, parte hartzeko, developpedantza.eus webgunearen bidez izena emon eta kuota txiki bat (7 € klase bat; 10 € bi) baino ez da pagau behar.

Jantza moderno/jazz edo euskal jantza ikastaroak izango dira, baita ballet klasiko ertain/aurreratukoak be (Cristina Casasek, Jantzako Konpainia Nazionaleko lehen jantzariak, eta Ion Agirretxek, erakunde bereko jantzari gipuzkoarrak emongo ditue) eta 'munz floor', yoga, pilateak eta jantza garaikidea buztartzen dituan gorputz mobimentuaren metodoa. Azken klase hau Stephanie Roublotek emongo dau, teknika barritzaile honetan aditua eta Bordeleko Operako Balleteko lehen jantzari ohiak.

BBKk, Bilboko Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak bultzatuta, Developpe Jantza Nazinoarteko Lehiaketea gazte talentudunak topau eta euren karrerea bultzatzen laguntzea da helburua. Izen bereko alkartearen ekimena da, besteak beste, Igor Yebra jantzari bilbotar ospetsuak eta Jone Goirizelaia Ballets Olaetako zuzendariak sortua. Lehen edizino honetan banakako hiru kategorietan lehen hiru postuak irabazten dituen lehiakideek zuzkidura ekonomikoak ez eze (7.000 euro baino gehiago guztira), egonaldiak eta ikastaroak be jasoko ditue Estaduko zein nazinoarteko zentro ospetsuetan: Jantza Konpainia Nazionala (Madril), Corella Dance Academy (Bartzelona), Alberta Ballet (Kanada), Sodreko Ballet Nazionala (Uruguai), Jude & Mikhaelev Ballet Academy (Bordele) edo Academie Internationale d ´Eté (Niza), besteak beste. Talde kategorietako sariak garaikur eta diplomak izango dira.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu