Nosferatu 2025: Klasikoak, modernoak eta bitxiak. Zinemaren istorio feministak

Bizkaie! 2025-01-14 07:59   Zinemea

Datorren urtarrilaren 15ean, Tabakaleran, Nosferatu zikloa hasiko da.

Erretratua: @Orion Pictures. | Ikusi handiago | Argazki originala

Ziklo hau ikuspegi femenino eta feministatik hurreratzen da zinemearen historiara, eta bere 130 urteak errepasauko ditu garai eta jatorri guztietako emakume sortzaileek zuzendutako filmen bitartez.

Donostia Kulturak eta Euskadiko Filmategiak atondu dabe zikloa, Tabakaleraren eta Institut Valencià de Cultura – La Filmotecaren lankidetzeari esker, 2025eko urtarriletik abendura.

1896tik, Alice Guy aitzindari frantsesaren lanakaz hasita (bera izango da lehen saioan protagonista eta bere hiru film proiektauko dira Mabel Normanden film bategaz batera) gaur arte, ziklo honek emakume zuzendari, gidoilari, produktore eta aktoreen lana barrikusi, proiektau eta aldarrikatu nahi dau; hareeetako batzuk azken urteetan autortuak eta erreibindikatuak izan dira, eta beste asko, barriz, ahaztuak eta zinemaren historiatik ezabatuak. Bertan, emakume zinegileek sortutako 30 film baino gehiago proiektauko dira. Zikloak abiapuntutzat dauen izenburu bereko Clásicas, modernas y extrañas. Historias feministas del cine liburuan, Colección Nosferaturen 21. zenbakian, Elisa McCausland eta Diego Salgado koordinatzaileek hiru kategoria (klasikoak, modernoak eta bitxiak) osogarritan kokatu ditue filmak, alkarri galde egin eta alkarren arteko lotura etenik bakoa erakusten.

Ibilbideari hasierea emoteko, aitzindarien lana erakusten da, besteak beste, ondokoena: Lois Weber, Frances Marion, Musidora, Leni Riefenstahl, Dorothy Arzner, Ana Mariscal eta Ida Lupinorena. Klasiko hareek askatasun osoz jokatu eben, zinema abenturazaleentzat, ekintzaileentzat eta hizkuntza barri baten sortzaileentzat erreserbauta egoanean, eta feminismoaren lehen olatuak emakumeei ohi ez bezelako agentzia emon eutsenean gizartean eta lan munduan (aitamen hau, hurrengoak bezela, aitatutako liburuko Elisa McCauslanden eta Diego Salgadoren hitzaurretik atarata dago).

Ibilbideak aurrera jarraitzen dau, beste askoren artean, Agnès Varda, Chantal Akerman, Lorenza Mazzetti, Lina Wertmüller, Larisa Shepitko eta Barbara Lodenegaz. Zinemagile moderno hareek bigarren olatuko feminismoaren eta olatu filmiko barrien lorratzari jarraituz jardun eben Europan eta AEBetan (eta beste zenbait lekutan) monopolio industrial eta formal tradizionalen kontra.

Uda ostean, ondokoakaz osotuko da zikloa, emakume sortzaile sailkaezinak, bitxiak; baita masa-zinema artikuletan daben kode generikoetan bai hareek bezain zurrunak diran kodifikazinoetan nekez sartu daitekezanak, zinema independentea, alternatiboa edo esperimentala eta feminismo hegemonikoak bideratzen dituen horreetan, besteak beste, Susan Seidelman, Naomi Kawase, Kathryn Bigelow, Jane Campion, Marina de Van eta Isabel Coixet agertuko dira udagoienean TBKko pantailan zikloari azkena emoteko.

Zikloagaz batera, liburu bi argitaratuko dira, bata gaztelaniaz eta bestea euskeraz. Lehen aitatutako Clásicas, modernas y extrañas. Historias feministas del cine liburuaz gan, 2025eko urtarrilean argitaratuko dana, Nosferatu Bildumako 13. zenbakia, euskeraz, Iratxe Fresnedak koordinauko dau, eta datorren urtearen amaieran atarako dabe argitara.

Lehen hiruhilekoaren programazinoa:

- Urtarrilak 15

El hada de las coles (La Fée aux Choux, 1896). Alice Guy

Falling Leaves (1912). Alice Guy

Charlot en el hotel (Aventuras extraordinarias de Mabel). Mabel´s Strange Predicament, 1914. Mabel Normand

The Ocean Waif (1916). Alice Guy

- Urtarrilak 22

El borrón (The Blot, 1921). Lois Weber

Urtarrilak 29

The Love Light (1921). Frances Marion

- Zezeilak 5

Sol y sombra (La española) (Soleil et ombre, 1922). Musidora & Jaime de Lasuén

Das blaue Licht (1932). Leni Riefenstahl & Béla Balázs

- Zezeilak 12

Hacia las alturas (Christopher Strong, 1933). Dorothy Arzner

- Zezeilak 19

Segundo López, aventurero urbano (1953). Ana Mariscal

- Zezeilak 26

Meshes of the Afternoon (1943). Maya Deren & Alexander Hammid

Together (1956). Lorenza Mazzetti & Denis Horne

- Martiak 5

Ultraje (Outrage, 1950). Ida Lupino

- Martiak 12

La Pointe Courte (1954). Agnès Varda

- Martiak 19

La ciudad perdida (1954). Margarita Alexandre & Rafael Torrecilla

- Martiak 26

Araya (1959). Margot Benacerraf

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu