EHUko Kimika Fakultadeak 50 urte bete ditu
2025-01-13 09:27 KultureaPedro Miguel Echeniquek hasiko dau hitzaldi-zikloa, bihar, hilak 14.
Euskal Herriko Unibersidadeko Kimika Fakultadeak 50 urteko historia ospatzeko atondutako ekimenak aurkeztu ditu. Programautako jardueren artean, Donostia Kultureagaz alkarlanean atondutako hitzaldi-zikloa nabarmentzen da. Aurkezpenean parte hartu dabe Jon Insausti Donostiako Udaleko Kultura eta Euskarako zinegotzi ordezkariak, Agustin Erkizia UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko errektoreordeak eta Jon Mattin Matxain UPV/EHUko Kimika Fakultateko dekanoak. Donostia International Physics Center, Materialen Fisika Zentra,Polymat eta Cidetec zentroetako ordezkariak be bertaratu dira.
Jon Insausti Donostiako Udaleko Kultura eta Euskerako zinegotzi ordezkariak azpimarrau dau; ezagutzearen hedapena eta kultura zientifikoaren sustapena kultur erakunde bezela dogun misioaren funtsezko zutabeak dira. Kudeatzen doguzan kultur zentroak topaketarako eta ikaskuntzarako gune dira.
Era berean, UPV/EHUko Kimika Fakultadeko dekano Jon Mattin Matxainek adierazo dau: 50 urte honeek betetea Fakultadean lan egin eta/edo ikasi daben persona guztien arrakasta kolektibo handia izateaz gan, gure unibersidade eta gizarte osoarena be bada. Halanda ze, 50 urte horreek gizarte osoagaz ospatu nahi ditugu, bisitak jasoteko gure ateak edegiz, baita gure jarduerea fakultadeko hormetatik kanpo zabalduz be. Holan, jarduerak atondu dira: Zientziaren zabalkuntzea, ikasleen prestakuntzea eta orientazinoa, transferentzia eta ikerketea.
1975etik aurrera Kimikan
Euskal Herriko Unibersidadeko Kimika Fakultadea 1987. urtean eregi zan, gaur egungo lekuan, baina, lehen kokapena Donostiako Altza auzoko San Juan XXIII.a Lanbide Heziketako Eskolea izan zan. Unibersidadearen laguntzinoari esker, Kimika Fakultadean hainbat ikertalde egin ahal izan dira eta horreetan guztietan kimika berdearen, ekonomia zirkularraren eta jasangarritasunaren kontzeptuak landu ditue.
Ganera, ikertzaile ugari izan dira, besteak beste: Claudio Palomo, José Mª Asua, Fernando Cossio, Jesus Ugalde, Juan Colmenero, Pedro Miguel Etxenike, Eugene Zhukov eta Angel Rubio, David Mecerreyes, Haritz Sardon, Ana Beloqui, Arkaitz Correa, Sara Barja eta Daniel Reta.
Era berean, unibersidade-zentro horrek, bere ikertzaileen bitartez, autorpen entzutetsuak lortu ditu, esaterako Asturiasko Printzea Saria, Ikerkuntzako 7 Euskadi Sari, Espainiako Kimikako Errege Alkarteak eta Fisikak emondako dominak eta sariak edo Max Planck eta DuPont sariak. Fakultadeak, ganera, Nobel sari bi ditu irakasle laguntzaile bezela: Albert Fert, Fisikako Nobel saria 2007an eta George F. Smoot, Fisikako Nobel saria 2006an. Munduko 10.000 unibersidadeen artean, UPV/EHU, Kimikako jakintzea arloan, munduko 151-200 onenen artean dago.
Programazinoa
- Urtarrilak 14. Ciencia. Belleza. Futuro. Pedro Miguel Echenique Landiribar. Kimika Fakultateko katedradun emeritoa eta Donostia International Physics Center (DIPC)ko presidentea. Beste sarien artean, 1996 Ikerkuntza Euskadi Saria.
- Zezeilak 11. Polímeros y desarrollo sostenible. Jose Maria Asua González. Kimika Fakultateko katedradun emeritoa eta Polymateko fundatzailea. Beste sarien artean, 2005 Ikerkuntza Euskadi Saria.
- Martiak 11. ¿Todo eso con electrones?. Daniel Reta Mañeru. Kimika Fakultadeko Ikerbasque ikertzailea eta ERC beka entzutetsuagaz saritua. Hainbat aplikazino dituen molekula magnetikoak aztertzen ditu.
- Apirilak 8. Bizidunen mundua: bioteknologiaren aurrerapenak. Ana Beloqui Elizazu eta Lide Arana Urbieta. Kimika Fakultadeko ikertzaileak. Aplikazino biomedikoak dituen biomolekulak aztertzen ditue.
- Maiatzak 13. Explorando la materia átomo a átomo. Sara Barja Martínez. Kimika Fakultateko Ikerbasque ikertzailea eta ERC beka entzutetsuagaz saritua. Materialak eskala atomikoan aztertzen ditu, energia konbersinoaren efizientzia hobetzeko.
- Bagilak 10. Ideien Kimika. Unibertso kimikoaren azken muga. Jesús María Ugalde Uribe-Etxebarria. Kimika Fakultadeko katedraduna eta Jakiundeko presidente ohia. Beste sarien artean, 2005 Ikerkuntza Euskadi Saria.
- Irailak 23. Garapen Jasangarrirako Polimeroak. Haritz Sardon Muguruza. Kimika Fakultadeko irakasle titularra. Bere ikerketa arloko eragin handieneko ikertzaile gazteen Standford zerrendea entzutetsuko kide.
- Urriak 14. Koloreen Kimika. Ane Bordagaray Eizaguirre eta Jon M. Matxain Beraza. Kimika Fakultadeko irakasle agregatua eta irakasle osoa, hurranez hurran. Nazinoartean errekonozituak, kimikako esparru ugari ikertzen dabe.
- Zemendiak 25. La Química de los Metales. Zoraida Freixa Fernández. Kimika Fakultadeko Ikerbasque ikertzailea, hainbat komite nazinonal eta nazinoarteko kide, bere esparruan errekonozitua eta zientzia dibulgatzailea.
- Gabonilak 16. Fármacos de nueva generación. Fernando P. Cossio Mora. Kimika Fakultadeko katedraduna eta Ikerbasque Zientziarako Euskal Fundazinoaren zuzendari zientifikoa. Beste sarien artean, 2020 Ikerkuntza Euskadi Saria.
Jarduerak urtean zehar egingo diran arren, multzo nagusia udagoienean egingo da, 1975/76 ikasturtean Kimika Fakultadearen jarduerea hasi ebeneko 50. urteurrenagaz bat eginez. Halanda ze, Udazken Kimikoaren barruan jarduera ugari atontu dira, beste erakunde batzuekaz alkarlanean: Gipuzkoako Jubilatuen eta Pensinodunen Alkartea, Elhuyar Fundazinoa, Bergarako Laboratorium Museoa, UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedra, La Mecánica del Caracol eta Norteko Ferrokarrilla lako irratsaioak. Konbidadu oso bereziak be izango dira, besteak beste, Albert Fert eta Jean Marie Lehn Nobel Saridunak eta UPV/EHUko Manuel Yáñez Honoris Causa doktorea.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!