Poetek idazterakoan daben inspirazinoa eta gogoetak berbagai

Bizkaie! 2025-01-10 12:44   Kulturea

Alkarrizketak Literatureagaz XXI. mendean topaketak urtarrilaren 14an.



Topaketan 2024ko Euskadi Literatura Sarien irabazleak izan diran Harkaitz Canok eta Jon Gerediagak parte hartuko dabe.

Bilboko Udaleko Bidebarrieta Kulturguneak Zertan pentsetan dau poeta batek idatzi behar dauenean? gaia proponiduko dau eta euskeraz egingo da.

Barriketaldia Bidebarrietako Liburutegiko Ekitaldi Aretoan izango da eta sartzea librea izango da Juanra Madariaga alpinista eta idazleak moderauko dau alkarrizketa, mendiagazko pasinoa eta bere alderdi literarioa buztartuz.

Parte-hartzaileek lan poetiko bat sortzeko prozesuari buruz berba egingo dabe eta idazten hasten danean poeta baten pentsamenduak azaltzen saiatuko dira. Inspirazinoa eta nondik datorren beti izan da gai errepikakorra literatura-sorkuntzeari buruzko hausnarketetan eta egileen arabera, hori hainbat iturritan sor daiteke, berbarako, aldez aurreko bizi-esperientzietan, beste irakurketa batzuetan, existentziaren alderdiei buruzko gogoetetan eta bestelakoetan. Era berean, poesiak eskatzen dau alderdi emozional bat alderdi metrikoagoagaz buztartzea, formula gramatikalak ezagutzea eta erabiltea eskatzen baitau, eta horreek beharrezko abstrakzino ariketa bategaz lotzea.

Beste puntu interesgarri bat poetek errima, bertso edo poema baten forma zehatza topetako modua da, izan be, batzuek berridatzi egiten ditue erabat pozik egon arte, eta beste batzuek hasierako inspirazinoa beste ezeren gainetik balorau gura izaten dabe, intuizinoa jantzigintza poetiko arautuago eta metodikoago baten aurretik jarriz. Topaketan zehar egile bakotxaren literatur eta bizi-jakintzak sorkuntza-prozesuan dauen indarrari buruz berba egingo da.

Harkaitz Canok kontakizuna, eleberria, poesia, kronikak eta ume eta gazte literaturea landu ditu. Lasarten jaiotako idazle honek Imajina Ezazu Euskadi saria irabazi eban 1992an, Donostia Uria saria 1993an eta Ignacio Aldecoa saria 1998an. Gainera, hirutan lortu dau Euskadi Literatura Saria, 2005ean Belarraren ahoa lanagaitik eta 2012an Twist lanagaitik eta 2024an, barriz, Mundua pitzatuta dago baina hantxe gabiltza oinez lanagaitik.

Jon Gerediaga poeta eta antzerkigile bilbotarra da, Antropologian doktoratua eta Filosofia irakaslea. Hainbat poema-liburu argitaratu ditu, antzezlan ugari egiteaz gan, gehienak FTI-Antzerkiola kolektiboko kide legez. 2008an Espainiako Kritikearen Alkartearen saria irabazi eban Jainkoa harrapatzeko tranpa poesia liburuagaitik. Lauaxeta Saria irabazi eban 2015ean Argia, Lurra, Zuhaitza, Zerua lanagaitik; 2020an Natura berriak lanagaitik, Xabier Lete nazinoarteko poesia-saria eta Espainiako Kritikearen Alkartearen saria be eskuratu zituan. 2024an Euskal Literaturako Euskadi Saria emon eutsen Zeru-lurren liburua lanagaitik.

Juanra Madariaga bilbotarrak literatureagazko pasinoa eta alpinismoa buztartu ditu. Hiru zortzimilako igon ditu, Everest, Cho Oyu eta Broad Peak. 2015ean mendizaletasunari buruzko lan bat argitaratu eban, E(SP)edizioa. Mendi ororen pisua eta 1993an Bernardo Atxaga, Josu Lartateti eta Koldo Julen Garaigaz batera idatzitako Neguko antzarrak argitaratu zituan. 2022an, barriz, Beste piztia batzuk lanagaz Blas de Otero-Ángela Figuera Poesia Saria irabazi eban.

Bidebarrieta Kulturgunea Bidebarrietako Liburutegiak kulturea zabaltzeko dauen gunea da eta helburuen artean ditu literaturea, ezagutzak eta dibulgazino zientifikoa sustatzea.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu