Publikoak hautatuko ditu Jazzaldian parte hartuko daben tokiko 10 taldeak
2025-01-09 12:31 MusikeaGuztira, 15 kontzertu izango dira urtarriletik martira.
Aurton aurkeztutako 53 proposamenen artean eta taldeek egindako grabazinoen arabera, Jazzaldiaren atontzaileek urtarriletik martira bitartean Donostian joko daben 15 taldeak aukeratu ditue. Zuzeneko kontzertuen ondoren, bertaratutako publikoak puntuau ahal izango dau talde bakotxa. Emoitza onenak lortutako hamar taldeak 60. Jazzaldiaren programan sartuko dira.
15 kontzertuak Victoria Eugenia Antzokiko Club aretoan, Lugaritz Kultur Etxean eta Kutxa Fundazioa Klubean (Tabakaleran) izango dira:
- Victoria Eugenia Kluba: sartzea doban, edukierea bete arte; konbidapena kontzertuaren egunean bertan eskuratu behar da, 17:00etatik aurrera, Victoria Eugenia Antzokiko leihatiletan.
- Kutxa Fundazinoa Kluba: sarrerak eskuragarri hemen. 3 € aldez aurreko salmentan eta 5 € leihatilan.
- Lugaritz Kultur Etxea: sartzea doban, edukierea bete arte; konbidapena kontzertuaren egunean bertan eskuratu behar da, 16:00etatik aurrera, Lugaritz Kultur Etxean.
Kontzertuak
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!