Bilbok 3,9 miloe eurotik gorako dirulaguntzinoak emongo ditu
2025-01-09 07:59 KultureaEskatzeko epea zezeilaren 21era arte egongo da edegita.
Bilboko Udalak udal-dirulaguntzinoak eskatzeko epea edegi dau gaur, urtarrilak 8, 2025eko zezeilaren 21era arte (biak barne). Guztira, 3.937.707 euro dira. Dirulaguntzinoen programea garrantzitsua da Udaleko sailek irabazi asmorik bako entidadeen bitartez abiarazoten dituen jardueretarako.
2024agaz alderatuta gehitu diran dirulaguntzino arloak ondoko honeek dira:
- Garapenerako nazinoarteko lankidetzea, urte anitzekoa: helburu nagusia gastu arrunta daben proiektuetarako programak.
- Sensibilizazinoa, gizarte eraldaketarako hezkuntza eta giza eskubideak. Urteko programak.
- Eskolako ugerketarako laguntzinoa.
- Euskerearen erabilerea sustatzea.
- Bilbao Uri Gaztea Planagaz loturea daben ekintzak laguntzea.
Laguntza horreek jaso ahal izango ditue ordain soziala garatzeko interesa daben entidadeek, Udalaren jarduerearen osogarri izaten baitira proiektuok eta udal sailek euren jardun-eremuetan aurreikusitako helburuak lortzeko lagungarri: Partaidetza eta Barrutiak, Kulturea, Euskerea, Hezkuntzea, Immigrazinoa eta Kulturartekotasuna, Jaiak, Bardintasuna eta genero-indarkeriagaz amaitzeko arloa, Gazteria, Ingurumena, Osasuna eta Konsumoa eta Garapenerako Lankidetza eta Giza Eskubideak.
Entidadeek holan aurkeztu ahal izango ditue eskabideak programan:
- Web inprimakiaren bidez, eskatzen diran datuak betez (www.bilbao.eus).
- Erregistroaren bidez (eskatzen diran dokumentuak aurkeztuta):
- Herritarrei Arreta Emoteko Udal Bulegoetan (aldez aurretik hitzordua eskatzea gomendatzen da, itxaronaldiei aurre egiteko)
- Erregistro elektronikoaren bidez.
Tramiteak erraztu eta zalantzak argitzeko, konsultak egiteko telefonoa jarri da: 944.010.010 / 010, 08:00etatik 20:00etara, astelehenetik domekara. Ganera, udalaren webgunean tutorial-gidea dago, pdf formatu interaktiboan, eskabideak errazago tramitetako.
Web-orriaren bidez, eskabideak aurkeztu ez ezik, dirulaguntzinoen tramitazino-egoerea be konsultau ahal izango da. Entidadeek, ganera, zuzenean konsultau ahal izango dabe, web-orriaren bidez, deialditara aurkeztu ahal diran.
2025eko dirulaguntzinoak
2025eko deialdirako, guztira, 3.937.707 euro bideratu ditu Bilboko Udalak dirulaguntzinoetara, 11 esparrutan eta 24 jarduketa-ildotan banatuta:
- Garapenerako lankidetza eta giza eskubideak, 2.880.407 euro:
- Garapenerako nazinoarteko lankidetzea, urtekoa. Helburu nagusia gastu arrunta daben proiektuetarako programak: 688.249 euro.
- Garapenerako nazinoarteko lankidetzea, urtekoa. Helburu nagusia inbersinoa daben proiektuetarako programak: 820.000 euro.
- Garapenerako nazinoarteko lankidetzea, urte anitzekoa. Helburu nagusia gastu arrunta daben proiektuetarako programak: 545.376 euro.
- Garapenerako nazinoarteko lankidetzea, urte anitzekoa. Helburu nagusia inbersinoa daben proiektuetarako programak: 600.000 euro.
- Sensibilizazinoa, gizarte-eraldaketarako hezkuntzea eta giza eskubideak. Urteko programa: 146.782 euro.
- Sensibilizazinoa, gizarte-eraldaketarako hezkuntzea eta giza eskubideak. Urte biko programak: 80.000 euro.
- Kulturea, 129.200 euroko dirulaguntzinoa emongo da, kultura-jarduerak sustatzeko.
- Hezkuntzea, 250.300 euro, honetarako:
- Hezkuntzea laguntzeko programak: 140.300 euro.
- Eskola-ugerketa laguntzeko programak: 110.000 euro.
- Euskerea:
- Euskerearen erabilerarako dirulaguntzinoak 260.000 eurokoak izango dira, ondoko kontzeptuetan banatuta:
- Eskola-programak laguntzea: 30.000 euro.
- Euskerearen erabilera sustatzea: 230.000 euro.
- Jaiak:
- 80.000 euro, dana auzoetako jaietarako.
- Kulturartekotasuna, 40.000 euro, honetarako:
- Etorkinen alkarteen funzinonamendurako: 15.000 euro.
- Kulturartekotasuna eta gizarte-kohesinoa sustatzea: 25.000 euro.
- Gazteria, 50.000 eurokoa, holan banatuta:
- Umeentzako, nerabeentzako eta gazteentzako programetarako eta jardueretarako laguntzinoa: 25.000 euro.
- Bilbao Uri Gaztea Planagaz loturea daben ekintzei laguntzea: 25.000 euro.
- Ingurumena, 50.000 eurokoa izango da, holan banatuta:
- Jasangarritasuna, mobikortasuna eta klima-aldaketea: 20.000 euro.
- Auzoko bihotzak hobetzea ingurumenaren eta gizartearen aldetik, 2030 Eskola Agendaren bidez: 30.000 euro.
- Bardintasuna eta genero-indarkeriagaz amaitzea, 79.000 euro bideratuko dira ildo horretara:
- Alkarteen mobimendu ahalduntzea: 20.000 euro.
- Erantzukidetasuna sustatzeko ekimenak: 17.000 euro.
- Genero-indarkeriaren prebentzinorako ekimenak: 27.000 euro.
- Sexu eta genero-aniztasunaz sensibilizetako eta LGTBIQ+ personen kontrako indarkeriari aurre egiteko ekimenak: 15.000 euro.
- Partaidetzea eta Barrutiak: 26.800 euro bideratuko dira alkarteen garapenean laguntzeko, baita herritarren parte-hartzea sustatzeko be.
- Osasuna eta Konsumoa: 92.000 euro, osasuna sustatzen daben programak laguntzeko.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!