II. Noka Ekoizpena programea martxan da

Bizkaie! 2025-01-08 07:48   Zinemea

Zineuskadik bultzatu eta koordinetan dauena.

Noka Ekoizpena Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak eta Zineuskadik Tabakalerearen laguntzeagaz sustatu eta koordinautako programea da. Programeak tutoretza, laguntzea eta babesa emoten deutse Euskadin, Nafarroan eta Iparraldean finkatutako emakumezko zuzendari emergenteen film luzeen proiektuei, azken garapen-fasean eta preprodukzinoaren hasieran, produkzino-etxe emergente bategaz batera.

Noka Ekoizpena programeak denporea, espazioa, testuingurua eta laguntza profesionala eskaintzen deutsee parte hartzen daben zuzendariei beren filmen azken garapen-fasean, aurrekontu ahalik eta zehatzena eginez, mentoretzeak dirauen artean zinematografiaren esparruan dagozan laguntzak atontzeko aukerea izan deien, bai Eusko Jaurlaritzarenak, bai ICAArenak (Kultura Ministerioaren Zinemaren eta Ikus-entzunezkoen Institutua), bai nazinoarteko industria zinematografikoaren foro profesionalenak.

Programearen konfigurazinoa taldeka egitea aurreikusten da (zuzendari eta produktore bana), baina alkarregaz edo banaka aurkezteko aukerea be izango da. Banakako zuzendari-proiekturen bat aukeratu ezkero, hainbat produkzino-etxe proponiduko jakoz, mentoretza-prozesuan alkarlanean jarduteko. Zineuskadik prozesu hori erraztuko dau.

Prozesu osoan lau tutore izango dira, hautatutako proiektu bien jarraipena programa osoan zehar egiteko. Tutoreak ad hoc aukeratuko dira hautatutako proiektuakaz batera. Mentoretzeak lan arlo bi izango dituanez (produkzinokoa eta behin betiko gidoia lortzekoa), hautatutako azken proiektu bien tipologiaren arabera aukeratuko dira tutoreak.

Zineuskadi erakundearen helburu nagusia da Euskadiko ikus-entzunezkoen sektorea dimensino guztietan estrategikoki garatzea eta, esangura horretan, enpresei eta profesionalei Estadu mailan, Europan eta nazinoartean lantzen eta zabaltzen laguntzea, arreta berezia jarrita hizkuntza gitxituetan egindako produkzinoetan eta, batez be, euskeraz egindakoetan. Zineuskadik programa hau eskaini nahi dau, Tabakalerak jorratutako Noka Mentoring ekimenari jarraipena emoten saiatzeko, lehenengo Noka honetan sortzen diran proiektuen produkzino efektiboa bilatu guran, baita hainbat laborategi, inkubategi edo erakundetatik etorri daitekezan beste proiektu batzuena be. Horrezaz gan, proiektu horrrek pantaila handira eroan leikiezan etrkizuneko produkzino-etxeak atondu nahi ditu.

Horregaitik, Noka Mentoring film bat egiteko prozesua abiarazoteko programea bada, Noka Ekoizpenak haren lekukoa hartu eta bigarren fasea hartzen dau ardatz: gidoiaren idazketa osoa amaitzea, aurrekontua zehaztea eta preprodukzinoaren ondoren behar dan plangintzea egitea, filmaketea hasi ahal izateko.

Noka Ekoizpenean garatutako proiektuek Abycine Lanza ekimenean aurkezteko aukerea izango dabe, pitching profesionalen barruan, laborategiari pitching profesional batega amaierea emoteko.

Programearen helburua

Noka Ekoizpena programak tutoretzea, laguntzea eta babesa emoten deutse Euskadin, Nafarroan eta Iparraldean finkatutako emakumezko zuzendari emergenteen film luzeen proiektuei, azken garapen-fasean eta preprodukzinoaren hasieran, egoitzea Espainian dauen produkzino-etxe emergente bategaz batera.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu