'Zorretan' lanak ekingo deutso XXXI. Antzerki Garaiari
2025-01-07 12:39 KultureaBeasaingo eta Ordiziako Udalek XXXI. Antzerki Garaia atondu dabe.
Urtarrilaren 10etik apirilaren 25era zortzi antzezlan izango dira antzerkia oro har eta euskeraz egindakoa bultzatzea da egitasmo honen helburua. Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Euskadiko Antzoki Sarearen lankidetzeagaz ikusleentzako egitarau erakargarria atondu dabe, aurten be, udal bietako kultura sailek.
1995. urtean hasi zan herri bien arteko lankidetzan oinarritutako egitaraua martxan eta dagoeneko 31. edizinoa beteko dau. Lankidetza horri esker, antzezlanetara joateko ohiturea sustatu nahi da batetik eta publiko barria erakarri nahi da, gazteak gehienbat. Lan horri ekiteko ezinbestekoa izan da borondateak batzea eta ahaleginak koordinetea.
Antzerki taldeak eta obrak aukeratzeko garaian kontuan hartutako erispideak kalidadea, muntaia, hizkuntzea, konpainiaren eskarmentua eta obren arrakastea izan dira.
Sarrerak eta abonuak
Aurtengo edizinoari jagokonez, 8 antzezlan dagoz eta horreetatik bi izango dira gaztelaniaz eta gainontzeko seirak euskeraz. Sarrerak 12 euroan izango dira salgai emonaldi bakotxeko eta denporaldi osorako abonuaren salneurria 72 eurokoa izango da. Hau erosteko epea urtarrilaren 7ra arte egongo da zabalik.
Abonuagaz, egitarauko saio guztietara sartzeko aukerea izango da, bai Ordizian baita Beasainen be.
Salmenta lekuak, Ordiziako Herri Antzokia, Beasaingo Usurbe antzokia eta www.beasain.eus webgunea izango dira. Hamar sarrera baino gehiago eskuratu nahi dituen kultura talde, ikastetxe eta holakoek prezio berezia izango dabe, 10 euro, eta jagokon udaleko kultura sailean eskuratu beharko ditue.
Programazinoa
Ordiziako Herri Antzokian zabalduko da 2025eko Antzerki Garaia, urtarrilaren 10ean, eta apirilaren 25 arte, zortzi saio izango dira, erdiak Beasainen eta erdiak Ordizian. Emonaldi guztiak 20:30ean hasiko dira.
- Urtarrilak 10. Zorretan (euskeraz). Ordiziako Herri Antzokian.
- Urtarrilak 31. Oscarra Oscarrentzat (euskaraz). Beasaingo Usurbe Antzokian.
- Zezeilak 14. Arizona (euskaraz). Ordiziako Herri Antzokian.
- Zezeilak 21. Badakizu plastikozko loreak ez direla inoiz bizi izan? (euskaraz). Beasaingo Usurbe Antzokian.
- Martiak 7. Heisenberg (euskaraz). Beasaingo Usurbe Antzokian.
- Martiak 14. Kortxoaren dilema (euskaraz). Ordiziako Herri Antzokian.
- Apirilak 11. Ni flores, ni funeral, ni cenizas, ni tantán... (gaztelaniaz). Beasaingo Usurbe Antzokian.
- Apirilak 25. Lucha y metamorfósis de una mujer (gaztelaniaz). Ordiziako Herri Antzokian.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!