Punta Begoña izan da aukeratutako monumentu zibil bakarra Euskadin
2025-01-07 12:10 Kulturea769.000 euro jasoko ditu galeriak osorik berreskuratzeko proiektuaren behin betiko faserako.
Punta Begoña Galerien zaharbarritze eta erabilera sozialerako prozesua Gobernu zentraleko Programa Kulturalak aukeratu dau, beste 92 monumentugaz batera, deialdi edegian aurkeztutako estadu osoko ehunka proiekturen artean. Punta Begoñako proiektua izan da aukeratutako monumentu zibil bakarra Euskadin eta 769.000 euro jasoko ditu galeriak osorik berreskuratzeko proiektuaren behin betiko faserako. Programa hau Europa mailan kultura-ondarea berreskuratzeko tresna nagusietako bat da eta deialdi publikoan aurkeztutako proiektuen gitxieneko ehuneko bat aukeratzen dau (Euskadin bi). Hori dala eta, Punta Begoña hautatzea autortzea izateaz gan, bultzada garrantzitsua da behin betiko berreskuratze-fasean, ekipamendu zibiko, kultural, sozial eta prestakuntza legez nabarmendu dau Punta Begoña Fundazinoko Patronatuko kide dan Ignacio Uriarte zinegotziak.
Proiektuak hautatzeko kontuan hartutako erispideak honako honeek izan dira: monumentuaren erabilera publikoa sustatzea, herritarrak ondarera hurrreratzea; berreskuratutako ondareak dauden eremuetan enplegua eta garapena sortzea, kalidadeko turismoa erakartea eta jasotako ondarea eta norberagazko pertenentzia eta harrotasun-sentimendua sortzeagazko errespetua.
Berreskuratze-prozesuak honako honeek batzen ditu: ikerketa akademikoaren fasea, Punta Begoña Fundazinoaren eraketea (udal talde guztiek osotua), proiekturako oinarrizko bultzadea izan zana, deialdi publiko eta edegietan lortutako udalaz kanpokoen (Foru Aldundia, Eusko Jaurlaritza eta gobernu zentrala) inplikazinoa eta finantziazinoa lortuz, eta obrea bera, bisita akademikon, erakusketa, jaialdi artistiko, tailer, kontzertu, desfile, kirol eta gizarte-kultur aurkezpenn, filmaketa, irrati eta ondareagaz, foro tekniko eta bestelakoakaz bateragarria dana. Azpiegiturea barriro zabaldu ebenetik 2024ra arte 100.000 bisitari izan ziran.
2025ean, Punta Begoña Fundazinoak Galerien obra eta erabilera sozialak gauzatzeko proiektuaren azken faseko Plan Kronologikoa aurkeztuko dau. Egikaritze-proiektua aurkeztu eta udal-konpromisoak egiaztatu ondoren, diru-laguntza honen bidez lagundutako obra fasean Galerien antzezpen-aretoaren egiturea berreskuratu eta indartu eta monumentu-sarbidea zaharbarrituko da. Monumentuaren optimizazino funtzionalerako oinarri arkitektonikoak dira horreek, esku-hartzearen osteko espazioaren erabilereagaz batera, jarduera soziokulturalagaz, turistikoagaz eta zerbitzu publikoko jarduerakaz (erakusketak, berbaldiak, topaketak, bisita gidatuak, tailerrak, aurkezpenak, kontzertuak, antzerkia...).
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!