David Caiñaren 'La boda de otros' Bilbon

Bizkaie! 2025-01-07 09:48   Kulturea

Pabellón 6ko urteko lehen estreinaldia.

Antzezlana, El Mortero eta Pabellón 6en arteko koprodukzinoa, urtarrilaren 9an estreinauko da Arriaga Antzokian eta, ondoren, Pabellón 6 aretoan egongo da, urtarrilaren 11tik zezeilaren 2ra.

David Caiñaren estilo propioa dauen testua, egileak berak holan laburbatzen dau: protagonistentzat mingarria dana, ikusleentzat jaia izango da.

Saioak eta Anderrek alkar ezagutu Eben, alkarrenganako maitasuna eben, maitemindu egin ziran, zoriontsu bizi izan ziran... Alkarri bihotza hausi eutsen arte.

Hala bazan edo ez bazan zoritxarrez hau, ez da sartuko kalabazan. Hau ez da maitasun istorio bat. Hau beste batzuen ezkontzea da. Baina protagonistak, eurak izango dira.

Antzezlanaren egile eta zuzendaria dan David Caiñak, ezkontza honetara gonbidatzen gaitu, maitasunari buruz hausnartzeko. Denorearen porasuz sentimenduak aldatu egiten dira eta hasiera batean sufrimendua zana nostalgia bihurtzen da aurrerago. Kepa Alesso, Lucia Astigarraga, Josu Angulo Anthonisen eta Leire Orbe dira antzezleak.

DJ Caspa izango da musika-momentuen arduraduna eta Urtzi Iza, jatorrizko soinu-bandea egiteaz arduratu da. Argiak Aitor García Fornieles Pitxonek diseinau ditu. Eta eszenografia Celia Ezquerro eta Ane Cuestaren eskutik dator. Azkenik, Ibai Ariztegi Ziaranek zuzendaritza-laguntzaile lanak egin ditu.

Kontuak kontu, estreinaldia Arriaga Antzokian izango da urtarrilaren 9an eta, ondoren, Pabellón 6en ikusi ahal izango da urtarrilaren 11tik zezeilaren 2ra. Antzezpenak arratsaldeko 19:30ean (bariku eta zapatuetan) eta 19:00retan (domekatan) izango dira eta sarrerak eskuragarri dagoz hemen

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu