Errege Magoei Bilboko udaletxean harrerea egiteko sarrerak eskuragarri dagoz
2025-01-03 11:05 KultureaUrtarrilaren 2tik aurrera.
1.800 gonbidapen eskuragarri izango dira Bilbao Kultura webgunean, hemen, 10:00etatik aurrera.
Erreserba bakotxagaitik umeentzako 3 sarrera hartu ahal izango dira gehienez. Helduek ez dabe sarrerarik eskuratu behar.
Harrerea urtarrilaren 5ean izango da, 10:00etatik 14:00etara, udaletxeko Arabiar Aretoan.
Ekialdeko erregeak Bilbora egingo daben bisitea preparetan dabiz eta gorriz markau dabe egutegian beren lehen hitzordua. Kabalgatearen eguneko goizean izango da, hau da, urtarrilaren 5ean (domekan), 10:00etatik 14:00etara, udaletxeko Arabiar Aretoan; bertan, euren gutunak eta desioak aurrez aurre emon nahi deutseen umeei harrerea egingo deutsee Meltxorrek, Gasparrek eta Baltasarrek. Barrikuntza da aurten, aurrez aurrekoetarako ordubete gehiago izango dala.
Harrereak neurri integratzaileak izango ditu, besteak beste, zeinu-interpreteen zerbitzua, eta Mobikortasun Murriztua daben personei laguntzekoa eta eurengana heltzeko zerbitzua. Horrezaz gan, 10:30era arte ez da musikarik egongo eraikinaren kanpoaldean; holan, soinurik bako espazioa izango da, espektro autistearen nahastea (EAN) daben pertsonak gogoan hartuta.
Urtarrilaren 5ean, arratsaldeko 18:00etan, Errege Magoen kabalgateak Bilboko kaleak zehartuko ditu (Jesusen Bihotza Plazan hasi, Kale Nagusia, Moyua Plazea, Kale Nagusia, Plaza Biribila, Buenos Aires kalea eta Bilboko udaletxean amaituko da); bertan, Juan Mari Aburto alkateak Meltxor, Gaspar eta Baltasar hartuko ditu Itziar Urtasun Jaietako zinegotziagaz batera. Ondoren, Erregeek euren mezu tradizionala eskainiko dabe, balkoi nagusitik.
10 karroza eta kaleko animazinoa
Dana musikaz, kolorez eta fantasiaz inguratuta, txikienei ames eginarazoz filmetako personaia ezagunen desfileagaz. Kalejirea fantasian eta neguko munduan sartuko da. Kolore zuria, edurra, malutek, edurrezko panpinak eta izeiek leku garrantzitsua beteko dabe Kabalgatan.
Desfile buru Errege Posta Saila egongo da. Baina aurten nobedade bategaz dator: Bizi-Posta, hau da, postontzi bihurtutako trizikloa. Oinez, karrozearen gainean, patinetan eta zangoetan, 18 diru-zorro eta errege-postari joango dira, erlojuaren kontra lanean, azken orduko gutunak jaso eta Ekialdeko Errege Magoen posta-makina magikoan sartzen dirala ziurtatuz, munduan zehar opariak banatzeko ibilbidea hasi baino lehen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!