Antzezpen bakotxean batutako diru-kopuruaren % 80 taldeentzat izango da
2025-01-02 10:09 KultureaP6ko XII. Antzerki Arineko Jardunaldiak, 2025ko apirilaren 11tik maiatzaren 11ra izango dira.
P6 Arte Eszenikoen Sortzaileen Alkarteak bultzatuta eta Bilboko Udaleko Kultura Sailak, Bizkaiko Foru Aldundiak, Café Bilbao/Tartean Teatroak eta P6 antzerki laborategiak atondu eta babestutako jardunaldiak dira.
Oinarriak
- Antzezlanek gehienez 15-20 eta gitxienez 10 minutuko iraupena izango dabe (Garrantzitsua da ezarritako denporara egokitzea).
- Testuak estreinaubakoak izan behar dira eta jatorrizkoak, hau da, ez da antzezlan luzeagoen moldaketarik onartuko.
- Euskerazko edota gaztelaniazko testuak onartuko dira.
- Gitxienez antzezle bik jokatuko dabe; hortik aurrera, nahi beste. Bakarrizketarik ez da onartuko.
- Antzezlanak areto txikietan antzezteko modukoak izango dira.
- Ez da audio ezta argiztapen sistemarik egongo. Argiztapena (eta audioa), aretoak daukana izango da edota eszenografiako elementuek eskeintzen dabena (Lanparek, linternek, mp3ek, sakeleko telefonoek...).
- Parte-hartzaileek emanaldi egunetan prestasuna eta malgutasuna eskaini beharko dabe antzezpenak behar bezela atondu ahal izateko. Data librerik ez bada proiektua jardunaldietatik kanpo itxi leikie arduradunek.
Gaia eta estiloa
– Gaia eta estiloa libreak izango dira.
Epea, aukeraketa eta saioak
Edizino honetarako 10 lan hautatuko dira eta oraindino zehaztu barik dagoen egutegi baten arabera, zenbait egunetan antzeztuko dira. Muntaia guztiek antzezpen kopuru bera izango dabe.
Antzezpen bakotxean batutako diru-kopuruaren % 80 taldeentzat izango da.
Produkzinorako sari eta dirulaguntzak
- Alex Angulo Antzerki Arineko Saria (Bilboko Udaleko Kultura Sailak babestuta). 3.000 euroko diru sari hau Antzerki Arineko Jardunaldietan aurkeztutako lan onenari emongo jako. Arte Eszenikoetako profesionalez osoturiko epaimahai batek aukeratuko dau lan irabazlea.
- Kriseilu Saria euskerazko muntaiarik onena (Bizkaiko Foru Aldundiak babestuta). Epaimahaiak erabagiten dauen euskerazko lanik onenak eroango dau 3.000 euroko dirulaguntzea.
- Café Bar Bilbao Produkzinorako Sari Berezia. Epaimahai batek Cafe Bar Bilbao antzerki laburreko testuen leihaketako saridunen artean (edozein urtetakoa) lan bat aukeratuko dau eszenaratzeko. Saritutako lanen testuak hemen.
- Antzezle Onenaren Saria, P6ko Antzerki Laborategiarenren eskutik. 500 euroko sari bana emongo jako P6ko epaimahaiaren ustez antzezpen biribilena eskaintzen dauen antzezle onenei.
Café Bar Bilbao eta Tartean teatroak finantziauko dabe aukeratutako antzezlanaren produkzinoaren zati bat.
Ikusleen Saria
Ikusleek 1etik 5erako eskalan ikuskizunei botoa emoteko aukerea izango dabe. Puntu gehien lortzen dauen ikuskizunak Ikusleen Saria jasoko dau, diru saririk bako ohorezko saria da.
Jaia eta sariak emotea maiatzaren 11n egingo da.
Proponidutako antzezlanen jaubetzea
Ikuskizunaren jaubetza eta hau zirkuituratzeko eskubidea, muntaia egiten dauen talde edo konpainiarena da. P6k eta bestelako dirulaguntzak emongo dituen erakundeek ez dabe ezelako jaubetza eskubiderik, salbu Jaubetza Intelektualarengaitik ondorioztatu daitekezan eskubideak. Baina deialdi honetan laguntzaren bat jaso daben edo sarituak izan diran ikuskizunek, etorkizunean egingo leukiezan emanaldien publizidadean azaltzeko konpromidos hartuko dabe.
Izen emotea
Epea 2024ko abenduaren 20an hasi eta 2025ko zezeilaren 14an 23:59an amaituko da.
2025ko zezeilaren 21an iragarriko dira XII. Antzerki Arineko Jardunaldietarako aukeratutako piezak.
Informazinoa eta dudak argitzeko ondoko eposta erabili: teatrobrevepabellon6@gmail.com gaia zehaztuz: XII. Antzerki Arinaren Jardunaldiak.
Parte hartu nahi dabenek eposta bidez emon beharko ditue izena eta bestelako datuak:
- Lantaldearen izena.
- Testu originala (word edo pdf formatoan).
- Antzezlanaren Zuzendari eta Idazlearen izenak.
- Antzezlanaren hizkuntzea.
- Antzezleen izenak.
- Sinopsia.
- Gitxi gorabeherako iraupena.
- Espazio eta teknika beharrak.
- Muntaketearen irudia edo kartela.
- Dsponibilidadea (apirilaren 11tik maiatzaren 4ra arteko astegoienak).
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!