Getxoko Kirol Portuak beste etapa bati ekin deutso

Bizkaie! 2025-01-02 07:45   Pil-pilean

Abra Getxo Port izango da 30 urte bete barri dituanaren kudeaketaz arduratuko dana.

2025eko urtarrilean hasita, Abra Getxo Port izango da, 21 miloe euroko inbersinoagaz, eraldaketa sakona izango dauen Kantauri isurialdeko erreferentziazko kirol portu bihurtzeko lanak kudeatuko dituana.

Birmoldaketa lanak eraginkortasuna, jasangarritasuna eta ingurumenaren aureko errespetuaren erispideetan oinarrituz egingo dira eta instalazinoak hobetu eta zabaltzea da asmoa; kurutze-ontzien arloan, ipar kostaldeko hasierako portu nagusia izatea da atontzaileen helburua.

AGP - Abra Getxo Port komerzializazinoa egiten dabil eta nautikeari lotutako amarraleku eta lokal teknikoen erreserba eta txikizkako sektorean liderra dan Gentaliaren esperientziari eutsiz, merkataritza guneen kudeaketea, merkataritzarako, aisialdirako eta ostalaritza zerbitzuak jagotea da asmoa.

Portuko instalazinoak barriu, birgaitu eta hobetzeko lanak 2025ean hasiko dira, eta hainbat fasetan egingo dira, eta horrek beregan hartuko dau azpiegitura osoa eta honen bizitza eta erabilerea ahalbidetuko dauena hobekuntza lanakaz alkarbiziten dan bitartean.

Eraginkortasuna eta iraunkortasuna ardatz hartuta, ingurunearen birmoldaketea, pasealeku bat sortzea, eraikin guztien, Kapitaintzea, ostalaritza, merkataritza eta pabilioi teknikoak eta aparkalekua be gogoan hartuta.

Merkataritza, aisialdi eta jatetxe gune barriak eregiteko azalerea 7.000 m2 ingurukoa izango da, 37 lokaletan banatuta. Merkataritza eskaintzak aisialdia, kirola, zerbitzuak, modea eta elikadurea zein bestelakoen artean sinergiak sortuz.

Era berean, egungo aparkalekuaren edukierea zabaldu eta guztira 884 plaza inguru eskaintzea da asmoa, zerbitzua bermatuz eta lehenetsiz amarratzeko kideak, bezeroak eta erabiltzaileak, ibilgailuak kargetako puntuz horniduta.

Kontuak kontu, Getxoko Kirol Portuak ez dau esentzia galduko eta itsas jardueretarako 850 amarraleku finko eta igarobide baino gehiago aurreikusi dira, arraun eta bela-eskolea, edukiera handiko pistea eta 2.000 metro koadroko pabilioi teknikoak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu