Historikotzat jo dabe Euskadiko Pelota Federazinoa Nazinoarteko Federazinora sartzea
2024-12-30 07:53 KirolaEspainiako Kirol Legak obartu egiten dau ofizialtasuna.
Euskadiko Pelota Federazinoa Nazinoarteko Federazinoko eskubide osoko kide bilakatu da.
Kontuak kontu, Ibone Bengoetxea lehen lehendakariordeak adierazo dauenez, gaurkoa egun historikoa da Euskal Pelotarako, euskal kirolerako oro har eta Euskadirako, txapelketa ofizialetan Euskadiren kamisetea defendiduteko aukerea emongo baiteutse gure pelotariei. Balorazino hau Nazinoarteko Pelota Federazinoak Euskadiko Pelota Federazinoa sartzea onartu ondoren egin dau lehendakariordeak. Ibone Bengoetxeak nabarmendu dau urrats garrantzitsua dala baita euskerarako be, ze batzarrean bertan estatutuak aldatzea erabagi dabe euskerea lanerako hizkuntza ofiziala izan daiten ingelesagaz, frantsesagaz eta gaztelaniagaz batera.
Lehendakariordearen arabera, erabagiok bat datoz euskal gizartearen gehiengoaren aldarrikapen garrantzitsu bategaz eta nabarmendu dau holan dagoala jasota Eusko Jaurlaritzako gobernu programan, hau da, euskal kirol-federazinoei beren selekzinoen ofizialtasunerantz aurrera egiteko Jaurlaritzea bidelagun izango dala.
Esangura horretan, Eusko Jaurlaritzeak Euskadiko Pelota Federazinoari laguntzea eskaini deutso etapa barri eta ilusinoz betetako honetan bidelagun izateko, baita ofizialtasuna lortzeko bide horretan, gainerako euskal kirol federazinoei be.
Horrezaz gan, Euskadiko Pelota Federazinoak Bikain, goi mailako atortzea jaso eban orain egun batzuk; danetara, 44 erakunde publiko eta pribaturen lana autortu dau Eusko Jaurlaritzeak euskerearen kudeaketan egin daben lanagaitik.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!