Artium Museoak 100.000 bisitari jaso ditu aurton

Bizkaie! 2024-12-27 13:23   Kulturea

Ganera, Javier Pérezen Un pedazo de cielo cristalizado (2001) lana zaharbarritzeko proiektuari ekin deutse.

Javier Pérezen 'Un pedazo de cielo cristalizado'. | Ikusi handiago | Argazki originala

Euskal Herriko Arte Garaikidearen Museoak, Artium Museoak, 100.000 bisitari izan ditu 2024an, halanda ze, 2023an baino % 16 gehiago. Holan, 2020. urtetik, museoak goranzko jokereari eutsi deutso eta, horri esker, inaugurautako urtean (2002an) eta 10. urteurrenean lortutako kopuruetara heldu ahal izan da.

Beraz, Artium Museoak sendotu egin dau nazinoko eta nazinoarteko lankidetzea-sarea, besteak beste, ondoko erakundaekaz konpartidutako proiektuen bitartez: Bruselako Kanal Centre Pompidou, Reina Sofía Museoa, Valentziako IVAM edo CRAC Alsace. Horrezaz gan, programa publikoen eta hezkuntza-programen eskaintzea be sendotu dau. Ondarearen ikuspegitik, Artium Museoak Bildumea handitu dau, erosketa barriekaz. Ganera, bertoko lanik ezagunenetako bat, Javier Pérezen Un pedazo de cielo cristalizado, zaharbarritzeari ekin ahal izan deutso.

Bisitariei jagokonez, kanpoko bisitarien kopurua sendotu egin da, % 61era helduz: Frantzia, Italia, Britainia Handia eta Alemaniakoak izan dira, hurranez hurran, bisitari gehienak. Horrezaz gan, bisitarien lauren bat baino gehiago (ehuneko 26a) Arabakoak izan dira.

Espainiako beste erkidego batzuetako bisitariak, barriz, guztizkoaren ehuneko 36 izan dira. Talde horretan, Madrilgoak eta Kataluniakoak dira Artium Museora gehien etorten diranak eta horreen atzetik Nafarroakoak, Andaluziakoak eta Valentziakoak.

Euskal erabiltzaileek guztizkoaren % 39 osotu dabe 2024an, 2023an baino puntu bi gehiago. Bisitarien erdia baino gehiago arabarrak izan dira eta gainerakoak Bizkaitik eta Gipuzkoatik etorritakoen artean banatu dira.

Museoaren programazioari jagokonez, 2024. urtea dinamismo handiko urtea izan da, bai erakusketen esparruan, baita programa publikoen eta ondarearen esparruan be. Lehenengoan, museoak aniztasunak, parekotasunak eta nazinoarteko eta tokiko testuinguruakazko arreteak markautako proposamenak osotzen jarraitu dau. Patricia Dauder, Ibon Aranberri, Joxerra Melguizo eta Joëlle Tuerlinckx artisten erakusketa monografikoei Eduardo Chillidaren eta Nestor Basterretxearen mendeurrenei lotutakoak be izan dira, Artium Museoa erakunde koordinatzailea izan baita azken horretan. Ganera, nabarmendu behar da Aranberrik MACBA Fundazinoaren Saria jaso dauela Artium Museoko Entresaka eta MNCARSeko Vista parcial erakusketakaitik. Laster, erakusketa horreen inguruko liburua argitaratuko da.

Ondarearen eremuari jagokonez, Esther Ferrerren Números primos (2003-2023) lana Artium Museoaren barruko plazan zaharbarritu eta birkokatu ondoren, Javier Pérezen Un pedazo de cielo cristalizado (2001) lana zaharbarritzeko proiektu konplexuari ekin jako 2024an, museoaren atari nagusian.

Programa publikoen eta hezkuntza-programen arloan, Artium Museoak hainbat programa finkatu ditu, esaterako Lotura mekanikoak performanceen nazinoarteko zikloa, arte garaikidearen hasierei buruzko ikastaroa, udako ikastaroa (UPV/EHUegaz lankidetzan) edo UNEDegaz lankidetzan atondutako ikastaroa. 2024an programa barriak jarri ditu martxan Artium Museoak, esaterako Amarauna familientzako hileroko jarduera-zikloa; Bor-bor, asteburuko tailer edegien proposamen barria; eta Trama, hiru egunez hainbat diziplina batzuen arteko hartu-emonak agirian ixten dituan programea. Horrezaz gan, museoak inguruko kultur eragileakaz dituan lankidetzei jarraitu deutse, esaterako, ondoko honeekaz: danZálava, Dantzan Bilaka, Euskadiko Filmategia, Gaztefilm Fest, Euskadiko Arkitektura Institutua, Frantziako Institutua Bilbon, Goethe Institutua, Korterraza eta In Situ Jaialdia.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu