Mikel Bizarrek 'Laino eder hori' eskainiko dau Leioan

Bizkaie! 2024-12-27 08:51   Musikea

Horrezaz gan, Leioako Udalak urteko lehen hiru hilebeteko programazinoa aurkeztu dau.

Iban Rodriguez Etxebarria eta Mikel Bizar. | Ikusi handiago | Argazki originala

Musikea, antzerkia eta jantzea izango dira nagusi Leioan urtarriletik martira bitartean. Udalak 18 antzerki-ikuskizun barrubatzen dituan kultura-agendea atondu dau, familientzako edukien aldeko apustu berezia eginez; ganera, 41 zinema-saio eta hiru erakusketa be egongo dira. Aire zabaleko kultur proposamenetarako lekua egongo da, Jantza Plazan, baita beste erako ikuskizunak be, esaterako, Leioako Konserbatorioko orkestrearen kontzertua eta César Uceda Leioa Interprete Gazteen lehiaketako sari banaketea. Horreezaz gan, Estudios Arcadiaren Truman ikuskizun solidarioa be emongo da.

Nabarmentzeko hitzorduen artean, Zirkozaurre Euskal Konpainiaren zirku ikuskizuna egongo da, baita Pepe Viyuelaren antzerki klasikoa be; Guitón Onofre. El pícaro perdido. Ganera, Marcela, una canción de Cervantes lanaren estreinaldia Euskadin egingo da, Madrilgo Sociedad Cervantinan erantzun bikaina izan ondoren. Leticia Dolerak zuzendutako antzezlana da eta Celia Freijerok aktorea dau protagonista.

Leioako alkate Iban Rodriguez Etxebarriak, Kultura zinegotzi Estibaliz Bilbaogaz batera, programazinoaren zehetasunak aurkeztu eta hizkuntza artistikoen, gaien eta publikoen aniztasuna nabarmendu dau. Urteko lehen hiru hilebete horreetan kalidadeko kultur eskaintzea izango dogu Leioan, gusu guztietarako, arpegi ezagunakaz, baita euskal sorkuntza barriakaz eta emakumeen presentzia handiagaz be, bai taldeen artean, bai zuzendaritza artistikoan, adierazo dau alkateak, Kultur Leioan izango dan eskaintza potoloaz disfrutetan etorri daitezala herritarrak.

Aurkezpenean, Mikel Bizar musikariak parte hartu dau, urtarrilaren 18rako programazinoan sartzen dan Laino eder hori ikuskizunaren arduradunak. Artisteak azpimarrau dauenez, lanak down sindromea, autismoaren espektroaren buztarketea eta osasun mentala konzienziau eta ikusarazo nahi ditu, musikearen, literaturearen, jantzearen eta zinemearen bidez. Horretarako, emonaldiaz gan, Bizarrek 21 papelezko arrosa itxiko ditu Leioako irudiagaz, herritarrek hartu eta etxeera eroateko. Holan, ikuskizunari buruz hasurnarketea egiteko.

Programazinoa (zirkua, musikea eta antzerkia)

  • Urtarrilak 3: Harreman (Zirkozaurre Euskal Konpainia).
  • Urtarrilak 10: Mierda de ciudad.
  • Urtarrilak 17: Jazz Afrolatino.
  • Urtarrilak 18: Laino eder hori - Esa maravillosa niebla (Mikel Bizar).
  • Urtarrilak 24: Almazenean (Txalo Produkzinoak).
  • Urtarrilak 26: Botila barneko aztia eta beste hainbat istorio (Cancamisa Konpainia).
  • Urtarrilak 31: Búho (Titziana Teatro).
  • Zezeilak 7: Quiero colapsar a tu lado (La Rueda Teatro Social).
  • Zezeilak 14: Madres (Txalo Produkzinoak).
  • Zezeilak 21: Anonimos (Rauxa Cia).
  • Zezeilak 23: Elara, bidaia bat izarretara (Mar Mar Teatro Konpainia).
  • Zezeilak 28: Ni flores, ni funeral ni cenizas ni tantán (La Dramática Errante).
  • Martiak 7: Marcela, una canción de Cervantes (Leticia Dolera).
  • Martiak 9: Zapo zepo (Markeliñe konpainia).
  • Martiak 14: Guitón Onofre. El pícaro perdido (El Vodevil).
  • Martiak 21: ¿Quién nos disparo? (Ramon Barea).
  • Martiak 23: Mr. Scrooge eta mamuak (Khea Ziater Euskal Konpainia).
  • Martiak 31: Sense Music Ensemble.

Zinemea

Guztira 41 zine saio egingo dira, urtarrilaren 7tik aurrera. Horreen artean, txikienei zuzendutako 10 proposamen egongo dira, baita Menditour-Mendi Film Festibalaren ziklo bereziaren proiekzinoak be.

Zine Forum Perseoko emonaldiak urtarrilaren 7, 14, 21 eta 28an, zezeilaren 4, 11, 18 eta 25ean, eta martiaren 4, 11, 18 eta 25ean izango dira, 20:00etan eta 2,5 euroko prezioa izango dabe.

Zinekoak be 20:00etan izango dira, urtarrilaren 11, 12 eta 13an, zezeilaren 8, 9, 10, 15, 16 eta 17an eta martiaren 15, 16, 17, 29, 30 eta 31n, 5 euroko prezioa izango dabe (4 euro ikuslearen egunetan).

Umeentzako 10 proiekzinoak urtarrilaren 11 eta 12an, zezeilaren 8, 9, 15 eta 16an eta martiaren 15, 16, 29 eta 30ean izango dira. Beti 17:30ean eta prezioa 4 eurokoa izango da.

Hiru erakusketa

Kultur Leioako Erakusketa Guneak, hiru erakusketa hartuko ditu datozen hilabeteetan. Lehenengoa, urtarrilaren 16tik zezeilaren 16ra, La Vaca Pinta Tailearraren ikasleen lanen aukeraketea.

Zezeilaren 21etik martiaren 16ra, Igone Mariezkurrena kazetari eta antropologoak Indusen Ibaibideak. Himalaiatik Karatxira, Pakistan, begirada sozial bat haren kazetaritza lana aurkeztuko dau.

Martiaren 21etik apirilaren 27ra, akuarela-tailerreko ikasleen erakusketea kolektiboa, Pigmentuak eta ura, hartuko dau guneak.

Beste proposamen batzuk

Ganera, Leioako Konserbatorioko Orkestreak kontzertua emongo da Auditoriumean, Bilboko Orkestrea eta Gazte Abesbatzeagaz batera, urtarrilaren 27an. Horrezaz gan, zezeilaren 1ean, Truman antzezlan solidarioa, Estudios Arcadia konpainiarena egongo da. Era berean, martiaren 22an, Konserbatorioan, César Uceda Lehiaketea Leioa Gazte Interpretatzaileen sariak banatuko dira.

Urteko lehenengo hiruhilekoan zehar, lehiaketa batzuk be atondu dira, besteak beste, Santa Agedako XXXV. Kantu Lehiaketea (zezeilak 4), Maitasun Gutunen XXVI. Lehiaketea (zezeilak 14), Gaztetan / Cuando yo era joven kontakizunen lehiaketea (apirilaren 4ra arte) eta San Juan jaietako kartel lehiaketea (apirilaren 16ra arte).

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu