Gure Zirkua Tolosan

Bizkaie! 2024-12-26 13:04   Kulturea

Abenduaren 27tik 2025eko urtarrilaren 4ra arte.

Gure Zirkuak Tolosan eskainiko ditu ikuskizunak, azken urteotan egin dauen bezela. Sei egunetan zortzi saio izango dira. Hasierea, abenduaren 27an, arratsaldeko 18:00etan izango da. Eta nabarmentzekoa da urtarrilaren 3an (21:30ean) eta 4an (12:00etan) be ikuskizunak izango dirala. 

Erosi sarrerak hemen.

Gure Zirkua

Euskera hutseko lehen zirkua da, familiei eta edade guztietakoei zuzendua. Ikuskizunak zirkuko osogai guztiak batzen ditu (malabarrak, trapezistak, magia, musikea, argia...) eta helburua euskal kulturea eta ikuskizunak aldarrikatzea da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu