Abenduaren 23 eta 30ean, astelehenak, Guggenheim Bilbao Museoa zabalik egongo da
2024-12-23 14:07 KultureaEdozelan be, zarratuta egongo da abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean.
Gabonaldian, hurrengo astelehenetan, abenduak 23 eta 30, Guggenheim Bilbao Museoa zabalik egongo da nahi daben guztiek erakusketak bisitetako aukerea izan deien; edozelan be, Museoa zarratuta egongo da abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean. Ordutegiari jagokonez, 19:00rtan zarratuko da, abenduaren 24an eta 31n izan ezik, egun horreetan 17:00etan zarratuko da eta.
Museora datozen bisitariek ikusgai izango ditue Hilma af Klint (Iberdrolak babestua) bigarren pisuan; Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako artelanak (BBKk babestua) hirugarren pisuan eta Paul Pfeifferren erakusketea (BBKk babestua) Atrioaren ondoan.
Bestalde, Gabon egun honeetan Museora datozen 3-12 urte bitarteko umeek sormen-jardueren bidez arteaz gozetako aukerea izango dabe txateldegian eskuragarri izango daben olgeta bati esker: uraren, artearen eta Gabonen arteko loturak bilatzea izango da asmoa, euren kabuz lantzeko moduko proposamenak eskainiko deutsee olgeteak, etxekoakaz batera erakustaretoak ikusiz joan ahala egin deiezan.
Prosegur da Bisitarientzako Zerbitzuen babeslea.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!