Dana prest Olentzero eta Mari Domingiren kalejira magikorako
2024-12-23 10:20 KultureaGaur, hilak 23, arratsaldeko 18:00etan hasiko da Bilboko Moyua plazan.
Carlton Hoteleko balkoitik ohiko agurra egin ondoren, desfileak Moyua plazeari buelta guztia emon eta Kale Nagusitik jarraituko dau Arriaga Antzokiraino. Barrikuntzea da Argiontziak, Galtzagorri Nagusiaren bizilekua, Gabonetako segizio osoa gidatuko dauela. Era berean, Argiontziari Kantak kantutegi tradizionalera batzea be nobedadetzat hartu daiteke.
Olentzerok eta Mari Domingik dana prest dabe Bilboko kaleak magiaz eta ilusinoz betetako eta horrezaz gan, irribarreak zabaldu eta hurreratuko jakezan familiei eskerrak emoteko, izan be, eurekaz hitzorduak izango ditue abenduaren 23an, Kalejiran, eta martitzenean, abenduaren 24an, Arriaga Antzokian egingo daben harreran.
Kontuak kontu, Olentzerogaz eta Mari Domingigaz egingo dan lehen topaketea gaur, astelehena, izango da, 18:00etatik aurrera, Carlton Hoteleko balkoira urtenego dabenean eta bertaran batutako jentetzea agurtuko dabenean. Ondoren, kalejira magikoagaz batera, Moyua plazatik (ohiko trafikoaren kontrako norabidean) eta Kale Nagusia zeharkatuko dabe Arriaga plazara heldu arte. Bertan, musika banda batek harrerea egingo deutse argiz eta kolorez betetako antzerki eta musika ikuskizun bategaz gozetan hasiko dira.
Kalejirea amaitzeko, Bilboko Gabonetako personaia magikoek bertan dagozan persona guztiak agurtuko ditue Arriaga Antzokiko balkoitik, Gabonetako errepertorioko abesti tradizionalak abestuz.
Olentzerok egurrezko bere Pottoka handia gobernatuz egingo dau ibilbidea, Mari Domingi bere antzarrean, antzar kumeakaz batera; Basajaun bere trizikloan (opariak ekarten dituan gurdiagaz batera) eta Laminea bere pertikan; Lamineak kantau egingo dau ikuskizunean. Galtzagorriek beste urte batez lan nekatuezina egingo dabe Galtzagorri Nagusiaren gidaritzapean; “Ipurtargiak” -hiru ipurtargi erraldoi; Herensuge "Gutu" izeneko herensuge mitologikoa; Gaztedi Dantzari Taldea eta Salbatzaile herriko jantza taldeak; eta zanpantzarrak edo joaldunak, segizioa ohiko soinuagaz aurrean izango diralarik.
Argiontziak desfilea edegi eta Olentzero, Mari Domingi eta segizio osoa Bilboko kaleetan zehar gidatuko ditu, harrerea egitera datozen persona guztien amesak piztuz. Elementu barri hori euskal ohituretan oinarritzen da, besteak beste, Santa Ageda gauekoa; gainera, mendeetan zehar baserrietan familiei argia emoten eutsen eta arrantzaleei etxerako bidea eta portuan lehorreratzea argitzen ekarren faroletan inspirauta dago.
Harrerea Arriaga Antzokian hilaren 24an, goizez
Abenduaren 24an, martitzenean, ohitureari jarraituz, Olentzerori eta Mari Domingiri gutunak zuzenean emon eta beren eskaerak ezagutzekon Bilboko umeei harrerea egingo deutse, gau horretan bertan Bilboko etxe guztietara bisita-errondea egin aurretik.
Harrera-ekitaldia, herritarrentzako erreferentziazko topaketea, 11:00etan hasi eta 14:00etan amaituko da, Arriaga Antzokian.
Itxaronaldia atseginagoa izan daiten Udalak hainbat jarduera atondu ditu Antzokiaren kanpoaldean goiz osoan zehar, goizeko 11:00etan hasita, berbarako, taloak egiteko tailerra eta makillaje artistikoa egongo dira.
Hitzorduaz ahalik eta gehien gozetako Udalak garraio publikoa erabiltea gomendatzen dau, bai eta segurtasun-aholku batzuei jarraitzea be, jente asko espero baita.
#BilbaoGabonak
Jarduera horreek Udalak Gabonetarako martxan jarritako #BilbaoGabonak proiektuaren parte dira. Proiektu horren helburua da uriko gune guztietara magia eta ilusinoa eroatea.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!