Sara Zozayak '(Gabon) Kanta' kaleratu dau

Bizkaie! 2024-12-23 09:16   Musikea

Ke Lepo musikariaren laguntzinoagaz.

Sara Zozayak (Gabon) Kanta kaleratu dau: ama eta amama Ataungokoak ziran eta gabonetan kantetan ebena ulertzean, abestia kaleratzea erabagi neban. Ganera, Ke Lepo musikariaren laguntzinoa izan dau.

Kanta bi buztartu dodaz. Lehena, Deon Grazia; San Gregorio eta Ergone auzoetan kantetan ebena. Bigarrena, San Nicolas; barriz, baserritik baserri eskean pasetan ziranak abesten eben.

Produkzinoa eta nahasketea Alejo Orbegozok (Ke Lepo) egin dau eta abestiaren portadaren argazkia, Indalecio Prietorena da (1961).

Abestia dagoeneko entzungai dago plataforma guztietan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu