Malko taldeak irabazi dau Gaztea Maketa Lehiaketea
2024-12-20 08:21 MusikeaGasteizko Jimmy Jazz Aretoan izan da finala.
Malko oñatiar rock taldeak irabazi dau 33. Gaztearen Maketa Lehiaketea. Ekitaldia, Gasteizko Jimmy Jazz Aretoan izan da.
Aramu (Maruri-Jatabe), Mirail (Urnieta), Malko (Oñati) eta Mikosis (Gernika) taldeak izan dira finalean. Epaileak, barriz, ondoko honeek izan dira: Julen Idigoras musikari eta Gazteako esataria, Lorea Argarate eta Süne.
Lau taldeen kontzertuak ikusi eta epaimahaikideek ebazpena adostu eta gero, sari nagusia Malko taldeari emon deutso Ainhoa Vitoria Gazteako esatariak. Saritzat, 5.000 euro eta 2025eko Bilbao BBK Liven joteko aukerea izango dabe.
Horrezaz gan, Aramu taldeak jaso dau GAZ garaikurra Adrian Lopez Eusko Jaurlaritzearen Gazteria eta Emanzipazinorako zuzendariaren eskutik: 2.500 euro.
Harrobi Sariari jagokonez, Mikosis taldeak irabazi dau; beraz, Oso Polita diskoetxeagaz lau abestiko EP bat grabetako aukerea izango dabe.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!