'The Black Box' esperientzia interaktiboa Bergaran

Bizkaie! 2024-12-19 13:51   Kulturea

Erakusketeak bisitariak adimen artifizialaren mundura hurreratzen ditu.

Adimen artifiziala eguneroko bizitzetan gero eta presentzia handiagoa bereganatzen dago. Sano garrantzitsua da gizartean ikuspegi zabala eta kritikoa jorratzeaa. Behar horri erantzuna emonez sortu da The Black Box, bisitariak adimen artifizialaren mundura hurreratzen dituan esperientzia interaktiboa eta hezigarria. Adimen artifizialaren galderak eta dudak aztergai.

Proiektua Javier Tejada fisikari eta zientzialari nafarrak eta Norbert Bilbeny etika katedradun katalanak landu dabe: konfidantzea izan geinke makinek hartzen dituen erabagietan? Ba al dago ezbardintasunik gizakiok eta adimen artifizialak hartzen ditugun erabagietan? lako galderei erantzuna emoten deutse Bergarako Laboratorium Museoan ikusgai dagoan erakusketa barritzaileak.

Adimen artifizialari buruzko modulu esperimentala ondorengo egun eta ordutegietan bisittu daiteke, zezeilaren 16ra arte: eguazten eta eguenetan, 10:00etatik 14:00etara; barikuetan eta zapatuetan, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00retara; domekatan eta jaiegunetan, 10:00etatik 13:00era. Sarrerak bost euroan dagoz.

The Black Box

Kubo formako modulua da. Lau alde ditu eta alde bakotxak, bizitearen dimensino garrantzitsu bat jorratzen dau: egunerokotasuna, industria, herritartasuna eta jasangarritasuna. Bisitariek adimen artifizialaren eragina, etorkizuna eta funtzionamendua aztertu eta ulertu leikie. Lau alde. Lau kontzeptu. Lau errealidade.

Lehenengo aldeak eguneroko bizitearen dimensinoa aztertzen dau, holako teknologiek zelan eragiten daben gure eguneroko jardueren kudeaketearen erakuslea da. Bigarren aldean, industria sektorea lantzen da, adimen artifizialak zelan eraldatzen dauen produkzinoa eta lan munduaren ikuspegi bat eskainita.

Hirugarren aldeak, barriz, gizartearen ikuspegia lantzen dau. Adimen artifizialare eragina gizartean eta hartu-emonetan. Laugarren aldeak jasangarritasuna dau ardatz. Teknologiaren erabilerearen inguruko galderak eta adimen artifiziala zelan aplikau jasangarritasunaren arloan.

Bergarako Udalak, Laboratorium Museoak eta Enpresare alkarteak, Caja Navarragaz eta La Caixa Fundazinoagaz alkarlanean eta Universitat de Barcelonaren, Eusko Jaurlaritzearen, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta beste hainbat eragileren laguntzeagaz martxan jarritako proiektua da The Black Box.

Laboratorium Museoak, jakintza eta barrikuntzea bultzatzeko bere ahaleginean, gizarteari teknologia aurreratuen eta etika arloko hausnarketearen inguruko ikuspegi zabala eskaintzen jarraitzen dau.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu