Anarru Eguna atontzeko prozesua martxan

Bizkaie! 2024-12-19 09:51   Pil-pilean

Anarruak galduta egon dira urte luzez eta aurten berreskuratu ditue.

2025eko inauterietan Bakion ospatuko dan Anarru Eguna atontzeko prozesuan parte hartzeko konbita egin deutse herritarrei udalak eta Itxas-Alde dantza taldeak. Anarruak galduta izan dira urte luzez eta aurten berreskuratu ditue, bakiotarren parte-hartze aktiboa lortuz ganera. Ume, gazte, heldu eta nagusiek kaleak hartu zituen, batera, Bakion berezkoak eta bertako nortasunaren parte diran erritoak ospatzeko. Joandako denporetan, aratuste sasoia heltzen zanean, Bakion anarruak urtetan eben kalera, baserri eta auzoetako bideetara; mozorroari eta berau jazten ebanari esaten jakon anarru.

Udagoienean sartu ginanetik, bidea egiten darraigu iluntasunera, negura. Inguruan ditugun arbolak biluzten hasiak dira, negu osoa iraungo dauen loaldian sartzeko. Geuk be eremu itxietara joten dogu neguan, etxeko berotasunera, aretoen argitasunera. Giro horrek aukera ezin hobea emoten dau hausnarketarako, komunidadean batzeko, adosteko eta erabagiak hartzeko, azaldu dabe deitzaileek. Horregatik, abenduaren 20an egingo dan bilera zabalean parte hartzeko animau gura ditue herritar guztiak; hitzordua 19:00retan hasiko da, Ibarretan.

Lurra esnatzeko erritoak izaten dira inauterietakoak, komunidadea indartzeko balio dabenak: komunidadeak eutsi behar deutso geure identidadeari, aldarrikatu dabe atontzaileek.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu