Leticia Paschettaren 'Lainoa. Paisaia lainotsuetan jolastea' erakusketea Bilbon
2024-12-19 07:55 Kulturea2024ko abenduaren 17tik 2025ko martiaren 2ra.
Leticia Paschetta artista eta arkitektoak bere paisaje ludikoen proposamen barria aurkeztu dau Azkuna Zentroko Mediateka Galerian. Artea, diseinua eta egiturazko barrikuntzea buztartzen dituen esperientzia espazialak. Giza-interakzinoa dabe ardatz. Sortzailearen eretxiz, gure perzepzinoa eta olgetako, amesteko eta sentiduteko dogun modua aldatzeko aukerea aztertzen dabe.
Aitatu instalazinoa instalazinoa ehun-espazio dilindan dagozala egituratzen da eta gorputzak horreetan hondoratu eta aldi berean altzetan dira mobimentu zehaztubako, aldakor, ludiko eta libre batean.
Lanbroa eta lainoa kontzeptu liluragarriak dira, artista asko inspirau ditue historian barrena, errealidadearen izakerea, memoria eta pertzepzinoa aztertzeko, misterioa, egoera emozionalak, ziurbakotasuna eta identidadea sinbolizetan baititue. Lanbroan ezabatzen dira errealidadearen eta fantasiaren arteko mugak, espazio anbiguo eta konplexu bat sortzen da eta, hor, ikusten doguna gure irudimenagaz osotzen da, azaldu dau Leticia Paschettak. Hortik abiatuta, publikoari proponiduten deutso Bruma instalazinoko paisaje ludikoan olgetea, garbia ez danaren eta lausoaren artean, antzemoten, agertzen, ezkutetan, topetan danaren eta harritzen gaituenaren artean.
Leticia Paschetta
Artista ludikoa, arkitektoa eta diseinatzailea. Diseinuko Masterra egina dau (Nafarroako Unibersidadea). Richter Spielgeräte enpresa alemaniarreko diseinatzailea, ikertzailea eta unibersidadeko irakaslea. Bere lanak erakusgai egon dira New Yorken, Londresen, Bilbon, Bartzelonan eta Argentinan.
Leticia Paschettaren lanaren ardatza da paisaje ludikoak asmetea, artea, diseinua eta egiturazko barrikuntzea buztartzen dituan esperientzia espazialak, gure perzepzinoa aldatzeko aukerea eta olgetako, amesteko eta sentiduteko dogun modua aztertuz. Produkzinoak modelo txikiak, instalazinoak eta arkitekturea batzen ditu. Paschettaren lan-eremuan artea eta zientzia buztartzen dira; ehunek, maketek eta jostura-moldeek bat egiten dabe egiturazko analisi-programakaz.
Leticia Paschettaren Lainoa. Paisaia lainotsuetan jolastea
Astelehenetik zapatura: 10:00-20:00 // Domeka eta jaiegunetan: 10:00-14:00.
Gabonetako ordutegia
Abenduak 24 eta 31: 10:00-17:00 // Abenduak 25: zarratuta // Urtarrilak 01: zarratuta // Urtarrilak 5 eta 6: 10:00-14:00
Sartzea doban.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!