Gozau daigun Gabonetako programazino parebakoaz Bizkaiko museoetan

Bizkaie! 2024-12-18 12:09   Kulturea

Juan Miguel Cortés artisteak playmobil figuren dioramea atondu dau El Pobaleko Burdinolan erakusteko.

Bizkaiko Foru Aldundiak programazio aberatsa eta erakargarria atondu dau bertako museoetan Gabonaldiaz gozetako. Ekimen asko dagoz, besteak beste, umeentzako jarduerak, familia-aktibidadeak, bisita gidatuak eta tailer tematikoak. Esangura horretan, espazio kultural horreek Gabonetan be gozetako planak eskaintzen ditue:

Arkeologia Museoa

Bilboko Arkeologia Museoak bisita gidatuak eskainiko ditu Neanderthalak aldi baterako erakusketan. Bertan, bisitariek eskualdean bizi izan ziran Neanderthalen mundua ezagutu ahal izango dabe. Bisita gidatuak egingo dira museoko Espazio ezkutuetara, piezen konserbazino eta zaharbarritze-prozesuaren barri emoteko. Umeek familia eta hezkuntza-tailerretan parte hartu ahal izango dabe arkeologiari, zeramikeari eta antxinako kultuei buruz ikasiko dabe. Jarduerak Gabonaldirako dagoz programauta, abenduaren 26an, 29an eta urtarrilaren 5ean.

Arrantzaleen Museoa

Bermeon dagoan Arrantzaleen Museoan, Gabonetako ipuinak eta txokolatea euskerazko ipuin-kontalariak emongo deutse bizitasuna, abenduaren 27an, Alberto Bargos bertan dagoala. Era berean, urtarrilaren 4an museoak umeei Gabonetako zugatza apaintzeko aukerea eskainiko deutse eta horretarako, parte hartzen daben umeek egindako apaingarriak erabiliko dira.

Encartada Fabrika-Museoa

Balmasedan dagoen Encartada Fabrika-Museoak Gabonetako esperientzia berezia eskainiko dau: 4 eta 11 urte bitarteko umeentzako eskulan-tailerrak, hain zuzen be. Hurreratzen diran personek Gabonetako apaingarriak sortu ahal izango ditue, besteak beste, orein-borlak, postalak artilezko txano ñimiñoak eta elfo dibertigarriak. Ezagutu La Encartada Fabrika-Museoa olgetan jarduereak aukerea emongo deutse familiei museoaren barri izateko, bisita gidatu baten bidez eta fitxa erraldoiak dituan olgeta interaktibo dibertigarri bati ekinez. Jarduerak abenduaren 21etik urtarrilaren 5era eskainiko dira.

Euskal Herria Museoa

Gernika-Lumoko Euskal Herria Museoan, umeek Gabon Tailerrak izango ditue abenduaren 25etik 27ra eta urtarrilaren 2tik 3ra. Bost eta 12 urte bitarteko txikiek eskulanak egiteko aukerea izango dabe, baita beren sormena pizteko sukaldaritza-jarduerez gozetakoa be. Horrezaz gan, Gabonetako hainbat egunetan Olentzero eta Mari Domingi museoan egongo dira.

Txakolin Museoa

Txakolin Museoa-Txakolinguneak, Bakion, Gabonaldian txakolina probetako aukerea eskainiko dau abenduaren 15ean eta bertan Bizkaiko hiru txakolin hartu ahal izango dira eskuz egindako turroiakaz batera. Gabonetako apaingarrien tailerrak be egongo dira umeentzat, abenduaren 22an, bai eta taloa egiteko tailerra be, abenduaren 29an, familia osoarentzat, Aitor Aurrekoetxeak zuzendutako taloa egiteko tailerra eta 4 urtetik gorako umeentzat dago diseinauta.

Santimamiñe

Santimamiñeko kobazuloa be programazinoan sartuko da eta Sorgina Txirulina izeneko ipuin-kontalari musikatua eskainiko da bertan, abenduaren 15ean; horrezaz gan, bisita gidatu bereziak egingo dira abenduaren 22an, Paleolitoko labar-artea eta gure arbasoen bizimodua aztertzeko.

El Pobaleko Burdinola

El Pobaleko Burdinolan Playmobilgo Diorama berezia erakutsiko dabe, Barbadun ibaian girotua, eta horren bidez, Muskizko historia erakusten daben eszenak azalduko dira. Juan Miguel Cortés artistea playmobil figuren bildumagile amorratua da eta urtez urte horniduten dau El Pobaleko Burdinolarako berariaz sortutako dioramea. Aurten be eszena barriak dagoz, Muskizko antxinako lekuak, ofizioak eta lanak ezagutarazoteko: Barbadun ibaiaren ertzean egiten ziran jarduerak erakusten dira, El Pobaleko Burdinolaren presatik eta ia itsasorako bokaleraino. Bi mila pieza baino gehiago dituan dioramea da.

Umeek dioraman ezkutuko eszenak bilatuz olgau ahal izango dabe eta museoaren opari bat irabazteko erronka batean parte hartu.

Jarduera horreen bidez, Bizkaiko museoek programazino osoa eta askotarikoa eskaintzen dabe, guztiek Gabonez gozetako aukerea izan deien, historia, arte eta dibersinoagaz batera.

Ordutegi, izen-emote eta erreserbei buruzko informazino gehiago gura izan ezkero, museoen webguneetara jo edo jarri hartu-emonetan hareekaz zuzenean.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu