Gaztekimen Sariak banatu ditue
2024-12-17 09:31 KultureaHiru ikastetxetako 100 ikaslek baino gehiagok parte hartu dabe ekimenean.
Bizkaiko Foru Aldundiak eta eskualdeko udalek Gaztedi Durangaldea programearen barruan bultzatutako Gaztekimen 2024 proiektuak Durangaldeko gazteriarekiko konpromisoa berresten dau. Programaearen helburua da Oinarrizko Lanbide Heziketako ikasleek euren ingurunea hobetzeko parte-hartze aktiboa izan deien sustatzea, gizarte-kohesinoko, sormeneko eta barrikuntzako balioak sustatuz.
Durangoko San Agustin Kultur Gunean emon dira sariak eta hiru ikastetxetako 100 ikaslek baino gehiagok parte hartu dabe:
- Ermua-Mallabiko Oinarrizko Lanbide Heziketako Institutua (3 gela).
- Durangoko Oinarrizko Lanbide Heziketako Institutua (4 gela).
- Durangoko Maristas Ikastetxea (2 gela).
Guztira, 16 proposamen aurkeztu dira, horreetatik 7 azken fasera helduz. Gazteen sormena eta konpromisoa islatzen daben proiektu sarituak ondoko honeek dira:
- 1. saria: Next Gen (Ermua-Mallabiko Oinarrizko Lanbide Heziketako Institutua).
- 2. saria: Merkatu solidarioa (Durangoko Oinarrizko Lanbide Heziketako Institutua).
- 3. saria: Kirol-lehiaketa inklusiboak (Durango Maristak).
- Aurkezpen onenaren saria: Denontzako gimnasioa (Durango Maristak).
Gaztekimen proiektuaren helburua da gazteak tokiko erronkea eta arazoen inguruan sensibilizatzea eta, aldi berean, erantzukizun zibikoaren zentzua indartzea. Era berean, sormena eta barrikuntza sustatzea dau helburu, inguruan dituen erronkei urtenbide originalak proponiduteko aukerak eskainiz. Halanda ze, Gaztekimenek gazteen artean espiritu ekintzailea sustatzen dau, belaunaldi barriak etorkizuneko erronkei jarrera proaktibo eta kolaboratiboagaz aurre egiteko prestatuz.
Gaztekimen 2024 Durangaldean gazteen talentua garatzeko funtsezko plataforma bezela finkatzen da, tokiko ehun sozioekonomikoaren eta belaunaldi barrien arteko loturea erraztuz. Aurkeztutako proiektuen kalidadean ez ezik, proiektuek tokiko ingurunean daben eragin positiboan be badau arrakastea.
Bizkaiko Foru Aldundiak eta eskualdeko udalek eskertu egin dabe ikastetxeen inplikazinoa eta parte-hartzaileen gogoa; izan be, horreen ahaleginak eta konpromisoak erakusten dabe Durangaldeko gazteak prest dagozela etorkizun inklusibo, jasangarri eta solidarioago baterako aldaketearen buru izateko.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!