Dantz Network Congressen lehen edizinoa aurkeztu dabe
2024-12-12 12:46 MusikeaSortzaileen artean, Ben Turner, Richar Robles, Dimitri Hegermann, Giorgia Taglietti edo Monica Comas dagoz.
![](https://media.bzkcdn.com/argazkiak/Bz/cache/Archivo_000(1)_content.jpg)
2025eko martiaren 12tik 15era, Kursaal Biltzar Jauregiak eta Donostiako hainbat gune enblematikoek Dantz Network Congress (DNC) topaketearen lehen edizinoa hartuko dabe, Euskadi teknologiaren sektorean mundu mailako erreferente bezela kokatuko dauen nazinoarteko ekitaldia. Kongresuak 1.500 parte-hartzaile baino gehiago batuko ditu, industriako profesionalak, artistak, teknologoak eta ekintzaileak, ideak trukatzeko, barrikuntzarako eta lankidetzarako plataforma bezela dauen eginkizuna sendotuz.
Dantz Network Congress-ek egitarau zabala izango dau; Martiaren 12an, eguaztena, inaugurazino instituzionala eta ondoetorri ekitaldia egingo dira Kursaalean. Eguaztenean, martiak 13 eta barikuan, martiak 14, 09:00etatik 20:00etara, berbaldiak, aurkezpenak, tailerrak eta showcaseak egingo dira Donostiako hainbat espazioetan, barrikuntza, jasangarritasuna eta elektronikoaren eregin kulturala lako gaiak jorratuko dituenak. 20:00etatik aurrera, uriak musika showcaseagaz dar-dar egingo dau. Mariaren 15ean, barriz, publikoari edegitako jarduerak izango dira open space batean, Komunidadeak, erronkak eta entzuleria globalak musikea elektronikoan gaiaren inguruan berba egiteko eta gogoeta bultzatzeko EHUgaz lankidetzean. Aitatutako gaiaren inguruko parte-hartze prozesua izango da eta parte-hartzaileen hausnarketak eta proposamenak aterako dira horretatik. Amaitzeko, itxiera ekitaldia egingo da, showcase eta emonaldi bereziekaz.
Holan, talentu barrientzako lehiaketea egingo da: Dantz Network Contest by Guuk. Alde batetik, binilozko merkaturatze baterako musika elektronikoaren produktoreak aukerauko dira eta, bestetik, DJei eta zuzeneko proiektuei Tresor Berlin edo Dantz Festival lako nazinoarteko ekitaldietan jotzeko aukerea eskainiko jake.
Parte hartzaile aitagarriak izango dira, besteak beste, Ben Turner (Graphite Music), Ricard Robles (Sónar Festival), Dimitri Hegermann (Tresor/UNESCO), Victor de la Serna (Monegros/Elrow), Laren Agius (The Beatport Group), Giorgia Taglietti (The ICNAC), Mónica Comas (Creative Europe Culture, Kultura Ministerioa) eta Carola Stoiber (PullProxy). Horrezaz gan, tokiko talentuei gune berezia emongo jake alkarrizketa eta showcasen bitartez, Euskadiren aberastasun kulturala eta musika elektronikoaren panorama globalari egindako ekarpena nabarmenduz.
Kongresurako akreditazinoak salgai dagoz hemen; 89 €ko salneurria izango dabe. Hori bai, ikasleei, % 50eko deskontua egingo jake.
Dantz Network Congress mugarri kulturala ez ezik, eragin positiboa izango dau Gipuzkoan. Kultura arloan bardintasuna, iraunkortasuna eta industriaren ondozatea lako funtsezko gaiak eztabaidatuko dira. Ikuspegi ekonomikotik, 857.000 euroko bueltea aurreikusten da, tokiko lan-aukerak eta Euskadi kultura-helmuga bezela sustatzeko. Turismo arloan, bertaratutakoen %40 nazinoartekoa izatea aurreikusten da, Donostia, Gipuzkoa eta Euskadi kultura barrikuntzarako helmuga estrategiko bezela dauen proiekzinoa indartuz.
Dantz Network Congress-ek kolaboratzaile sareen laguntzinoa dau, horreen artean; Espainiako Kultura Ministerioa, Basquetour-Turismoaren Euskal Agentzia, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapen eta Proiektu Estrategikoen Departamendua, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kulturea, Lankidetzea, Gazteria eta Kirol Departamentua, Gipuzkoako Foru Aldundiko Muobikortasun, Turismo eta Lurralde Antolamenduko, Donostia Turismoa, Donostia Sustapena eta Radio 3 (RNE) irrati publikoa. Eremu pribatuan, kongresuak Keler, Guuk, Vasa Taldea-Audi/Volkswagen eta Cafés Baquéren laguntzinoa dau.
Koldo Peciña, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapen eta Proiektu Estrategikoen Departamentuko Proiektu Estrategikoetako Zuzendari Nagusiaren berbetan: garrantzitsua da sektore ekonomiko ugarietan alkargune aitzindariak garatzea, halanda ze, musika elektronikoaren lehen kongresua martxan jartea onartzen dogu, Dantz Network Congress. Alkarlaneko ekosistemea eta sinergia komertzialak sortzen lagunduko dauen kongresua estaduan eta nazinoarte mailan.
Azahara Dominguez, Gipuzkoako Foru Aldundiko Mobikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Diputaduak ondokoa deutso: Gipuzkoa mapan jarteko aukerea emongo deuskun ekitaldia da. Kongresua Donostian egiten dan arren, erakundeekaz estuan lan egingo dogu gure lurraldeak turismo-helmuga bezela izan deien. Estrategia ugari pentsetan gagoz, bisitariei esperientzia osoa eskaintzeaz gan, ekitaldi horren eragin ekonomikoa lurralde osoan modu orekatuagoan banatzen laguntzeko asmoz. Horretarako, Gipuzkoan dogun garraio publikoa oso garrantzitsua izango da.
Jokin Telleriak, Dantzen sortzaileak, ondokoa aitatu dau: Musika elektronikoaren eta abangoardiako kulturearen sektorea komunidade bat da. Eztabaidak gizartean garatzen, konpontzen edo ikusgai jarten dituan tresna sozial, kultural eta ekonomikoa da egitasmoa.
Dantzek, zortzi urte baino gehiagoko esperientzia dauen kultur markak atonduta, musika elektronikoaren hedapen globalarekaz dauen konpromisoa islatzen dau.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!