'Reinventario', Susana Blascoren erakusketea Bilboko Desio Artspace galerian
2024-12-10 10:31 KultureaBilbon erakutsi bako collageak dira.
Memoria hauskorra da, behin-behinekoa. Gogoratzen dogun bakotxean, asmetea dakar. Hori dala eta, collage bakotxean irudia hausten da, gero bere baitara itzultzeko. Argazki bera, baina ezbardina. Desordenaukeran zentzuna hartzen dauen puzzle bat bezela. Argazkia desmuntetan, haren funtzionamendua ulertzeko. Haria askatzen, haril beragaz barriro ehuntzeko.
Hausi, sortzeko.
Eraldatu, ohartzeko.
Esperimentau, gogoratzeko.
Inbentau, inbentarietako.
Topautako argazkiakaz egindako collage geometriko moltso honegaz, Susana Blascok bere obsesino errepetiduenetan sakontzen dau: denporearen joana, emakumea, zatiketea, ordena konpulsiboa eta ez-kolorea.
Reinventario erakusketa collage bat da berez eta serie ezbardinetako zatiak batzen ditu. Pieza barri batzuk. Bilbon inoiz erakutsi ez diran collageak. Formatu barrietako erreprodukzinoak be bai. Eta, gainera, Susana Blascok inoiz erakusten ez dituan hainbat pieza: beste proiektu grafiko batzuen parte lez egin ditun collageak.
Erakusketea abenduaren 13tik zezeilaren 14ra arte egongo da zabalik Desio Artspace (Dos de Mayo, 12) arratsaldeko 19:00retatik 22:00etara.
Beste alde batetik, Gau Irekiren barruan, bisita gidatua izango da Susana Blascoren Reinventario erakusketara: abenduaren 14an, zapatuan, 17:30ean.
Desio Artspacek Gau Irekia programan parte hartzen dau aurten. Alkarlaneko kultur proiektuak garatzeko programea da eta bertan tokiko eragileen artean sormen prozesuak batera planteetan dituen proiektuak gauzatzen dira.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!