Euskaltzaleen aterpe izan zan Fadurako Ugerlekua

Bizkaie! 2024-12-10 09:46   Euskerea berbagai

Izan be, IgeriBizi egitasmoaren bigarren edizinoa atondu eben.

Bizkerre Futbol Taldea (Argazkia: Instagram). | Ikusi handiago | Argazki originala

Pasa dan astegoienean, eguraldi eskasa, hiru egunetan jai eta Durangoko Azokea izan arren, erabateko arrakastea izan dau IgeriBizi egitasmoaren bigarren edizinoak. Halanda ze, 500 euskaldun batu ziran. Euskeraz eta herriaz disfrutetako aukerea emon deusku, adierazo dabe atontzaileek. Guztira, 2.565 € batu ditue Bizarra Lepoan Getxoko Euskera Alkartearentzat.

Iragarrita egoan eguraldi txarraren aurrean, ez genduan argi ikusten zenbat jente animauko zan, baina ederra izan da herriaren erantzuna, nabarmendu dabe atontzaileek. Halanda ze, 20 alkarte bertaratu ziran.

Getxotik harago

Familia, norbanako eta kuadrilla askoren artean, hurrengoak izan ziran alkarte, talde eta erakunde parte-hartzaileak: Getxo Erritmika, Hiruka, Getxo Igeriketa, Orcamari, Kimet Sport, San Nikolas Ikastola, Gobela XXI, Kynay, Arraultzaldeon, Getxo Gaso, Alpha, Fangaloka, Amorebieta-Etxano Ugerketa Taldea, Getxo Rugby, EuskarAbentura Alkartea, Astola Ugerketa Taldea, Bizkerre, Eman Garrote, One Two Triatlon Taldea eta Erandio Baitan.

Holan, aitatu beharrekoak dira Oier Garamendi eta Haizea Larrosa musika taldeak sortu eben giroa, baita Haizea Belasko eta Haritz Sanchezen jarduna be. Ganera, Udalbatzako hainbat ordezkari hurreratu ziran hasiera ekitaldira, esaterako, Amaia Agirre alkatea.

Aurtongo edizinoak izandako babesari erantzunez, Swim Camp Getxok baieztatu dau IgeriBiziren hirugarren edizinoa atonduko dauela hurrengo urtean.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu