Ibon Arregi: 'IgeriBizi euskerearen aldeko egitasmo soziala da'

Andoni Mugica Lopez 2024-11-18 08:00   Barriketan

Ibon Arregi (Igeribizi).

Swim Camp Getxo ugerketa alkartearen egitasmo soziala da IgeriBizi. 2023an sortua, bigarrenez egingo dabe 24 orduz uger, euskerearen alde egitasmoa. Bizarra Lepoan Euskara Alkartearentzat izango da aurten batuko dan dirua.

Aurten, Euskerearen Nazinoarteko Eguna laneguna izango danez, abenduko bigarren astegoienean egingo da IgeriBizi euskerearen aldeko ekitaldia. Abenduaren 8an eta 9an, euskeraz eta jarduerez beteko dira, beraz, beste behin, Fadurako ugerlekuak.

Zapatu eguerdian hasita eta domeka eguerdian amaituta, txandaka eta parte-hartzaileek nahi daben distantzia eginda, hogeita lau Orduz beteko da Fadura euskaltzalez. Edade guztietako lagunek gozetako moduko jarduerak egongo dira, gainera, tartean waterpolo topaketak be iragarri ditue.

 

1.- Egitasmoaren bigarren edizinoa da. Zelan eta nondik sortu zan IgeriBizi?

IgeriBizi Swim Camp Getxo ugerketa taldearen egitasmo soziala da.

Swim Camp Getxo helduentzako ugerketa taldea da. Gure eragin-eremua kirola izan arren, gizartearen parte gara eta gizarteak dituan kezkak gureganatzen doguz. Hortik, kutsu sozialagoa daben ekitaldiak atontzen hasi ginan, besteak beste Arriluze Txallenge Itsas zeharkaldi solidarioa (arriluzetxallenge.es).

Horrek guztiak barne hausnarketea egitera eroan gintuan. Halanda ze, Getxon Euskerearen erabilerea urriari aurre egiteko, 24 orduz igerian Euskararen alde ekitaldia sortu genduan.

2.- 24 ordu uger, ez da ahuntzearen gaurdiko eztula. Nola atontzen zarie?

Zorionez taldean badagoz berebizikoak diran lagunak eta horreei esker erronkea aurrera ateretako gai izan ginan.

Horrezaz gan, nabarmendu nahi dot Ur Irekiak Galea ugerketa taldeak egindakoa, izan be, 24 orduz, taldeko kide bat behintzat egon zan euskerearen alde besokadak emoten. Hori gitxi balitz, 500 euskaltzaile baino gehiago eta 27 alkarte batu ziran egitasmora.

Kontuak kontu, euskereak sarea badauela argi gera zan. Orain, danon artean ehundu beharrekoa.

3.- Zela joan zan aurreko urtean eta zertan espero dozue hobetzea aurton?

Espero genduzen aurreikuspen guztiak hausi ziran. Hasierean, 150 bat lagun espero genduzen, baina zifrea hirukoiztu egin zan.

Aurton aurreko urteko olatu horri eustea gustauko jakun, horrek daukan zailtasuna jakinda. Ez da erreza izango, baina Bizarra Lepoaneko lagunegaz batera lanean gagoz gure esku dagoan guztia egiteko.

3.- Bizarra Lepoan Euskara Alkartearentzat izango da batutako dirua. Zer eskaintzen deusku alkarte horrek?

Bizarra Lepoan Getxoko Euskera alkartea da, 1995an sortua. Ordutik, Getxon euskeraz biziteko aukerea emoten deusku herritarrei. Hainbat proiektu martxan ditue kirolari lotuta, besteak beste Gehitu Kirola, euskerearen erabilerea kiroletan bultzatzeko egitasmoa. Lan bikaina egin dabe euskerearen alde.

4.- Uger egiteaz gan, waterpolo topaketak be egingo dozuez ezta?

Bai, holan da. Getxo Ugerketearen laguntzinoa izango dogu horretarako. Aurreko urtean be beraiegaz egin genduan waterpolo topaketea eta arrakastatsua izan zanez aurton errepikatzea eskatu deutsegu. Gogotsu gagoz alkarte biak.

5.- Ganera, autortzea be emongo da, izan be, Mikel Erdozain kirolari paralinpiarrak eta aurtengo Parisko jokoetako lehiakideak egingo dau lehen erreleboa.

Bai, orain dala pare bat urte ezagutu genduan Mikel Richard Gomezegaz batera. Izan be, Galdakaon atondutako ugerketa txapelketa inklusibo batean parte hartu eban.

Ordutik markak hausten jarraitu dau eta Parisko Joko paralinpikoetan partaide izan zan. Leioaztarra eta euskalduna da bera eta beraregaz kontaktau genduanean segiduan baiezkoa emon euskun.

Ohorea da guretzako bere partaidetzagaz kontatu ahal izatea.

6.- Badago, oraindino, parte-hartzeko aukerarik?

Bai, izen emoteak edegita dagoz (hemen). Norbanakoek 5€-ko diru sarrerea egin beharko dabe eta familia nuklearrek 10€-takoa. Ordaintzeko kontu korronte zenbakia: ES53 2100 9144 3502 0004 9699 (Titularra Swim Camp Getxo) da.

Galdetegian etorriko zaren ordu tartea markau eta Fadurako ugerlekuan ikusi gara. Enpresak, taldeak, alkarteak, kuadrilak… kale bat ordu batez alokatu leikete 50€-ren truke (hemen).

7.- Joaten ez diranentzat, txano solidarioa erosteko aukerea ba ahal dau?

Holan da, lehen aitatutako web orrian txanoak erosteko galdetegia be dago. Txano bakotxak 10€ balio dau eta ekitaldiaren egunean be salgai izango doguz. Hori bai, esku dirutan ordaindu ahal izango da bakarrik.

8.- Swim Camp Getxo alkartetik atontzen dozue egitasmoa. Zertan datza alkartea eta zer egiten dozue urtean zehar?

Ugerketearen inguruan ekintza asko antontzen doguz, esaterako: entrenamendu saio erregularrak, Ur edegietan hastapen ikastaroak udan, teknifikazino saioak eta azken boladean buru belarri gabiz alkartearen alde sozialean IgeriBizi egitasmoagaz.

9.- Mezu berezirik?

Euskaltzale orori guregaz euskeareren festa honetara etortzea konbidetan doguz, ez da beharrezkoa uger egitea, hainbat jarduera prestauko doguz ume, gazte, heldu eta nagusientzat.

Ura gustoko ez bajatzu, koltxonetan montau eta alde batetik bestera eroango jatzugu. Lekukoa hartu, Euskara eman.

bazaizu be igo zaitez gurekin koltxoneta batetan eta batetik bestera eramango zaitugu. Lekukoa hartu, Euskara eman.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu