Libu liburu-dendearen materiala batzeko proiektu solidarioagaz bat egin dabe
2024-12-09 13:50 KultureaBilbao Zerbitzuak erakundearen ekimenez.
Abenduaren 12tik urtarrilaren 7ra, liburuak Erriberako Merkatuan itxi daitekez, bateren batek irakurteko aukerea izan daian.
Bilbao Zerbitzuak erakundeak, bigarren urtez jarrian, bat egingo dau Zubietxe alkarteak, Libu liburu-dendearen proiektuaren bidez, Erribera Merkatuan atondutako liburu-batze solidarioagaz. Holan, nahi dabenek dagoeneko behar ez dituen liburuak eroan leikiez Erribera Merkatuko zenbait lekutan jarriko diran edukiontzietara.
Liburuak batzeaz gan, abenduaren 10eko Giza Eskubideen Nazinoarteko Egunaren harian, hilaren 12an bertan, eguerdiko 12:00etan, Zubietxe alkartetik giza-kate bat egingo da merkatutik liburu-dendara, liburuak lokarri izanik. Jarduera horren helburua da gizarte-bazterketa arriskuan dagozan personak ikusarazotea eta benetako ikasketa, lan eta integrazino-guneen alde egitea.
Hitzorduan hirugarren sektoreko hainbat alkartek, inguruko ikastetxeek eta Ibaiondo barrutiko herritarrek hartuko dabe parte, baita Bilboko Udaleko Osasun eta Konsumo Saileko zinegotzi ordezkari Álvaro Pérez Alonsok be; azken horrek gogorarazo dauenez, aurtengoa ekimen hau babestuko dogun bigarren urtea izango da eta espero daigun kultura eta irakurketea loturea ardatz, sensibilizazino eta jasangarritasun-proiektu solidario honen erakusleiho eta sostengu izatea.
Kontuak kontu, Libu liburu-dendea 2015ean sortu zan, Zubietxe alkartearen eskutik. Alkarteak hiru hamarkada baino gehiago daroaz gizartean baztertuta geratzeko arriskuan dagozan personak jagoten; kulturea herritarren eskura jartea dau helburu eta horregaitik, partikularren eta erakundeen dohaintzez horniduten da eta liburuak hiru euroko arrazoizko prezioan saltzen ditu.
Urte honeetan zehar, idazketa eta irakurketa-tailerrak, liburuen aurkezpenak, ipuin-kontalariak, kontzertuak, umeentzako eta helduentzako tailerrak eta zenbait berbaldi egin dira, gizarte-sektore askok parte hartu dabelarik.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!