Iñaki Iurrebaso eta Luis Mari Zalduaren ikerlanak aurkeztu ditue

Bizkaie! 2024-12-09 13:06   Kulturea

Urtero legez, Durangoko Azokan izan da Euskaltzaindia.

Luis Mari Zaldúa eta Iñaki Iurrebaso | Ikusi handiago | Argazki originala

Durangon erakutsi ditue aurten plazaratutako argitalpen guztiak, baita ikerlan bi be: Iñaki Iurrebaso soziologoaren Gako berrien bila (Hizkuntza gutxituen jarraipena, ordezkapena eta indarberritzea neurtzeko demolinguistikazko tresna metodologikoak garatzen: Euskal Herrirako aplikazio praktikoa) eta Luis Mari Zaldúa hizkuntzalariaren Antzinaroko sustrai indoeuroparreko jende izenak: Araba eta Nafarroako sartaldea.

Iñaki Iurrebaso

Soziologoak Gako berrien bila ikerlan mamitsuaren nondik norakoak azaldu ditu. Josune Irabien Eusko Jaurlaritzako Euskera Sustatzeko zuzendaria eta Patxi Juaristiri Euskaltzaindiko Sustapen batzordekidea izan dira babesle.

Tesi hau euskal demolinguistikeak dauen tresna multzoa zabaltzeko eta hobetzeko sormen- saiakera bat da. Hizkuntza gitxituen inguruan dagoan jakintza soziolinguistikoa ardatz hartuta, nazinoarteko jarduera demolinguistikoa inspirazio-iturri hartuta eta irudimenari eraginda, euskararen inguruko hiru eragiketa estadistiko nagusik (Hegoaldeko erroldakk, hizkuntzen erabilerearen kaleko neurketak eta inkesta soziolinguistikoak) adierazle barriak sortzeko zelako aukerak eskaintzen dituen ikertu da. Egilea saiatu da -eremu akademikotik harago- euskerearen egoerearen ezagutzarako elementuak eta ikuspegiak eskaintzen. Gure hizkuntzeak egun bizi dauen egoerearen erretratu zorrotza egin dau Iurrebasok.

Luis Mari Zaldúa

Hizkuntzalariak Antzinaroko sustrai indoeuroparreko jende izenak: Araba eta Nafarroako sartaldea ikerlan argigarria eta zorrotza. Zalduagaz batera izan dira Roberto González de Viñaspre Euskaltzaindiaren Onomastika batzordeko burua eta Joseba K. Pérez de Heredia Arabako Foru Aldundiko Euskera eta Gobernu Edegiko zuzendaria.

Orain 2.000 urte erromatartzea hasi zanean, Euskal Herriko alderdi zabal batean euskal hizkuntzea arrotza zalako fidantzia aspaldikoa da. Idea horri eusteko erabilitako jatorri indoeuroparreko persona izen multzoaren muina Arabako sortaldean eta haregaz muga egiten dauen Nafarroako sartaldeko zerrendea da. Baina, Arabako eta Nafarroako kanposantuetan eta aldareetan dagozan jente izen hispaniar-zelten aztarnak nahikoa dira aro aldaketearen sasoian Euskal Herriko mendebalde osoan euskal berbakera ezezaguna zalako hipotesia oinarritzeko? galdera horri erantzuna emoteko asmoz dator Zalduaren ikerlana, datu eta azalpen ugari emonez.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu