Gernikako Marijesiak abenduaren 16tik 24ra
2024-12-09 10:24 KultureaGautegiz Arteagako Honorio Urigoitiren 1911ko eskuidazkiak dira aurten protagonista.
Oraintsu berreskuratutako 86 kopla dira nobedadea, Honorio Urgoitik 1911. urtean idatzitakoak, sano erabagiorrak tradizinoari eusteko, Amagoia Lopez de Larruzea, Gernikako Marijesiak taldeko dokumentalisteak zehaztu dauenez.
Gabon gauaren aurreko gauetan kantetan urtetea da tradizinoa, bederatziurrena, hain zuzen be. Santa Maria eleizan hasi eta eta pare bat ordu geroago hara bueltetea da tradizinoa; gizon eta emakume, gauaren iluntasunean hara eta hona ibilten dira abenduaren 16tik aurrera, goizaldeko 04:00etan hasi eta 10:00ak bueltan amaitu, bost bakarlari ibiliko dira kantetan: Iñaki Gonzalez, Denis Azkarate, Fernando Astoreka, Ane Miren Arejita eta Alex Uriarte.
Programazinoari erreparauta Lurgorrira hurreratuko dira abenduaren 16, 19, 22 eta 24an eta Errenteriara helduko dira abenduaren 17, 20 eta 23an; Tilos Pasealekura, barriz, abenduaren 18 eta 21ean. Azken egunean, 24an, hiru erronda izango dira goizaldeko 04:00, 07:00 eta goizeko 10:00etan.
Ganerakoan, gaur, abenduak 9, azken saio edo probea egingo gabe Andra Mariko lokalean, arratsaldeko 19:30ean. Egun batzuk aurrerago, abenduaren 13an, Marijesiak eta eskuizkribuak izenburuko berbaldia izango da Kultur Etxean, 19:00retan eta hor nabarmenduko da koplek, han eta hemen batutako eskuidazkien garrantzia, danon ondarea baitira eta gaur egun zortzi dira, besteak beste, Jose Manuel Ozamizena, 1891koa, 111 kopla dituana eta Honorio Urigoitiren 1911ko eskuidazkia.
Informazino gehiago hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!