Irati Bazetak irabazi dau aurtengo Sormen Bekea, ‘Harien isla’ izeneko proiektuagaz

Bizkaie! 2024-12-08 13:37   Kulturea

Euskera jentea gaitzat hartuta, esku-hartze artistiko bat egiteko urtebeteko bekea izango dau,

Irati Bazeta ilustratzaile abadiñarrak irabazi dau, Harien isla izeneko proiektuagaz. Margogintzan oinarrituko da bere lana; dozena bat pieza sortzeko asmoa dauka horreekaz danakaz erakusketa egin ahal izateko 60. Durangoko Azokan.

15.000 euroko bekea da eta Durangoko Udalagaz batera eskaintzen dau Gerediaga Alkarteak. Bazetak azaldu dauenez, margogintzea umetatik landu dot eta bekearen barri izan nebanean aurkeztea erabagi nebann. Gaia dala-eta, euskereari buruz azken boladan hainbat hausnarketa konpartidu ditut eta ondorioz hainbat galdera sortu jatazan: “Nor da euskera jentea? Zer dakar euskera jentea izateak? Ba al dogu euskera jentea garenaren kontzientziarik? Euskeraz bizi edo euskarara heltzeko danok baliabide berak al ditugu? Zein egoeratan sentidu dogu hizkuntza estresa? Hainbat galderatan oinarri hartuta landutako proiektua da. Beraz, proiektuaren bidez gogoeta horreek plazaratzea da bere helburua, eta gainera, sormen prozesuan herritarren partaidetzea
eskatzeko asmoa azaldu dau.

Zazpigarren beka deialdiaren harian, Nerea Mujika Gerediagako presidenteak ondokoa adierazo dau: sortzaile barrien bidelagun izateko nahia ebela. Gazte jente asko nabaritzen genduan, arlo askotan, sortzeko gogoagaz, euskeraz eta euskeratik gainera. Eta horren erakusleiho baino gehiago izan nahi genduan; haren esanetan, Atopia rol jokoen egitasmoa izan zen lehen bekaduna, eta geroztik Kai Nakairen diskoa, Bañolet ikus-entzunezkoa, Ibai Aizpuruaren Barraka bideojokoa, Jon Ander Urrestiren Eukalyptus antzezlana eta Marramiau sorkuntza taldearen Argizagi. Zubiak adiskidetasunerantz telesaila saritu ditue.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu