Maddi Sarasuak 'Biharraren hegietan' liburuaz egin dau berba

Bizkaie! 2024-12-08 12:48   Kulturea

639 liburu barri dagoz Landakon.

Maddi Sarasua
 
Bertsolari lapurtarra da, Aitor Sarasua bertsolariaren alabea. Hamaika urtegaz hasi zan bertso eskolan, Uztaritzeko ikastolan. Karlos Aizpurua, Patxi Iriart eta Jexux Arzallus izan ditu bertsogintzan irakasle. Gero, Baiona Lizeoko bertso eskolan, Odei Barroso eta Aimar Karrikagaz ibili zan.
 
Eskolarteko txapelketetan maila bikaina emon eban Iparraldekoa birritan eta Euskal Herrikoa behin irabaziz. 2012an Xilaba txapelketan egin eban debuta eta finalean sartu eta laugarren geratu zan. Horri esker 2013ko Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusian parte hartu eta txapelketa horretako bertsolari gazteena izan zan. 


Beste alde batetik, Alaitz Melgarrek be ekarri dau Josefa Neskame; Munduko Poesia Kairak be ez ahaztu, Anne Hebert, Giorgios, Manuel Seferis, Vazquez Momtalban eta Jacques Prevertena (aurkezpena, 12:00etan Ahotsenean); Ganbila Bildumea (Susa), 12:30ean, Mamuki (Pamiela), 13:00ean, Puff, Alaia Martinena (13:00), Masusta-erreximenta, Ekaitz Bergaretxena (14:00), Imago Vasconicae (Pamiela), 14:30ean eta Azken portuko postdatak, Asel Luzarraga eta John Anduezarena (16:00etan, Ahotsenean)...

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu