Batxilergoko Sari Bereziak emon ditue

Bizkaie! 2024-12-06 11:10   Kulturea

Puntuazino onena lortu eben 16 ikasleek jaso dabe saria.

Hezkuntzako sailburu Begoña Pedrosak 2023-2024ko Batxilergoko Sari Bereziak emoteko ekitaldian hartu dau parte, Eusko Jaurlaritzeak Lakuan dauen egoitzan. Saritutako 16 personak euren goi-mailako ikasketen lehen urtea egiten dabiz aurton eta sailburuak emo deutsee egiaztapen-diplomea. Ganera, 1.235 euro gordineko saria jaso dabe.

15.500 ikasle baino gehiago ibili ziran Batxilergoko bigarren mailan joan dan ikasturtean. Horreetatik, 454k Batxilergo Bereziak saritzeko probetan parte hartu eben. Parte-hartzaile guztiek beteten zituen Batxilergoan 8,75 puntuko edo hortik gorako batez besteko kalifikazinoa lortu izanaren baldintzea. Probak, bagilaren 13an egin ziran, Bilboko Injinerutza Eskolan. Azterketak hiru ariketaz osotuta egozan (Batxilergoko modalidadearen berezko jakintzagai bati lotutako proba bat eta hizkuntzei lotutako proba bi: euskerea edo gaztelania eta atzerriko hizkuntzea). Beraz, puntuazino onena lortu eben 16 ikasleek jaso dabe saria.

Saritutako ikasle bik aktiboki hartu dabe parte ekitaldiaren hasieran, alkarrizketa baten bidez. Iraia Lorenzok (Barakaldoko IES Antonio Trueba BHIkoak) eta Pablo Lafuentek (CPEIPS Andres Urdaneta HLBHIPkoak) ikasteko prozesuan bizi izan dituen pasadizoak eta egindako ahaleginak ekarri ditue gogora. Ganera, eskerrak emon deutsee senideei eta irakasleei emondako babesagaitik. Ekitaldian ikasleen gurasoak eta ikastetxeetako arduradunak be izan dira. Gasteizko Jesus Guridi Musika Konserbatorioko txistuko ikasle Saida Jambrina Gonzalezek eta Euskadiko Arte Dramatiko eta Jantzako Goi Mailako Eskolako (Dantzerti) jantzako ikasle Carolina Lucia Prieto de Garak girotu dabe ekitaldia.

Ahalegina, lana, adimena eta bokazinoa

Saritutako ikasleei, horreen senideei eta ikastetxeetako arduradunei zorionak emon ondoren, Hezkuntzako sailburu Begoña Pedrosak ondoko hau azpimarrau dau: ikasle honeek saritzea gure hezkuntza-sistemea saritzea be bada. Pedrosak jardunaldiaren garrantzia nabarmendu dau; izan be, egunero ez dogu izaten talentua eta ahalegina autortzeak eta saritzeak emoten dauen poza. Esangura horretan, bertan egozan ikasleei zuzendu eta adierazo deutsenez, zuetako bakotxak euskal hezkuntza-sistemea ordezkatzen dau. Sistemeak funzionetan dauela eta emoitza onak dituala erakusten dauen frogea zarie.

Saritutako ikasleen zerrenda

  • Pablo Lafuente Aguirrezabal: CPEIPS Padre Andrés Urdaneta HLBHIP - Loiu.
  • Eder Morales Salgado: CPEIPS Carmelitas-Sagrado Corazón HLBHIP - Vitoria-Gasteiz.
  • Muguel Íñiguez López: CPEIPS Vizcaya HLBHIP - Zamudio.
  • Ekain Regil Igual: IES Mungia BHI - Mungia.
  • Anne Ubillos Quintas: CPEIPS Claret Askartza HLBHIP - Leioa.
  • Jon Cecilia Martínez: CPES Oiartzo Batxilergo ikastola BHIP - Errenteria.
  • Maider Otegi Merino: CPES Oiartzo Batxilergo ikastola BHIP - Errenteria.
  • Luar Augusto Delgado: CPEIPS Berrio-Otxoa HLBHIP - Bilbo.
  • Mario Beltrán de Heredia Janackova: CPEIPS Pedagógica San Prudencio S.C.L. HLBHIP - Vitoria-Gasteiz.
  • Unai Zelaia Gonzalez: IES Kantauri BHI - Santurtzi.
  • Unai Abad Vivas: IES Balmaseda BHI - Balmaseda.
  • Iraia Lorenzo Bolaños: IES Antonio Trueba BHI - Barakaldo.
  • Paula Manero Balduz: CPEIPS Padre Andrés Urdaneta HLBHIP - Loiu.
  • Javier Elvira Fernández: IES Mendebaldea BHI - Vitoria-Gasteiz.
  • Manex Irigoien Etxebeste: CPES Oiartzo Batxilergo ikastola BHIP -Errenteria.
  • Yeray Alcala Paz: CPES Somorrostro Irakas-gunea BHIP - Muskiz.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu