2024/11/27 - 2024/12/20

Bilbon, Eleiz Museoan. | Azokak

Gabonetako Gozokiak Azokea 2024

.

Penintulako hainbat lekutako komentuetan egindako gabon-produktuen aukera ederra Eleiz Museoko gurutze-gangapean.

Museoko klaustroan jarritako jaiotzen erakusketeagaz batera, 18 komentutako monjek arreta eta ahalegin handiz gabon-gozoki gozo-gozoak egiten ditue eta lan horren emoitza da agertuko dana: turroiak, mazapanak,  mantekadoak, panettoneak, fruta azukreztatuak txokolateaz, polboroiak, askotariko gabon-gozoak, pikuak Cointreau likoreaz bustita, gorringoak, marrons glaçeak... Komentu eta monasterioetan kontu handiz gordetako errezetakaz egindako era guztietako gabon-gozokiak.

Fraileek, euren aldetik, zapore bereziko marmeladak eta antxinako errezetez egindako likoreak aurkeztuko ditu.

Ordutegia:

  • Domeka eta astelehenetan: 11:00etatik 14:00etara.
  • Martitzenetik barikura: 10:30etik 13:30era eta 16:00etatik 19:00retara
  • Abenduaren 6an eta zapatuetan: 11:00etatik 14:00etara eta 16:30etik 19:30era

Sartzea doban.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu