Moriarti Produkzinoak jasoko dau Urrezko Tanborra

Bizkaie! 2024-12-05 12:37   Pil-pilean

98 hautagairen artean aukeratu dabe Jon Garañoren, Aitor Arregiren eta Jose Mari Goenagaren produkzino-etxea.

Jose Mari Goenaga, Jon GaraƱo eta Aitor Arregi (Argazkia: Donostiako Zinemaldia). | Ikusi handiago | Argazki originala

Donostiako Udaleko Bozeroaileen Batzordeak proponidutako 98 hautagairen artean aukeratu dabe Moriarti Produkzinoak, Udalak jakinarazo dauenez. Zerrendan, besteak beste, ondoko honeek egozan: Bruce Springsteen, Johnny Depp, Amancio Ortega, Fermin Muguruza, Jose Luis Rebordinos, Amaia Montero, Leire Martinez, Mikel Oyarzabal, Take Kubo edo Maialen Chorraut.

Eneko Goia Donostiako alkateak adierazo dauenez, Moriarti Produkzinoak autortzeko arrazoi argiak ikusi ditue; izan be, Donostiakoak dira eta euren lana mundu guztira zabaldu dabe.

Aurton, Marco filma produzidu dabe, abuztuaren 30ean Veneziako Biennalean estreinau ebena. Horrezaz gan, film saritu ugari egin ditue, esaterako, Loreak, Handia eta La trinchera infinata, baita telebistarako Cristobal Balenciaga seriea be.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu