'Grekotik Zuloagara. Espainiar artearen maisulanak Arte Ederren Bilboko Museoan'

Bizkaie! 2024-12-05 07:46   Kulturea

Arte Ederren Sevillako Museoan egongo da erakusketea.

Erakusketeak 26 margolan eta eskultura bi ditu, Bilboko museoak konserbetan dituen eskola espainiarreko lanen kalidadearen adierazgarri diranak.

Grekotik Zuloagara erakusketak José Luis Merino Gorospe, Arte Ederren Bilboko Museoaren Antxinako Artearen konserbatzailea dau komisario-lanetan eta lau mendeko bidea egiten datu. Erretratuaren eta erlijino-artearen generoak nabarmentzen ditu, natura hilaren eta paisaiaren adibide garrantzitsuakaz batera.

Artisten zerrendan izen garrantzitsuak agiri dira: Alonso Sánchez Coello, Grekoa, Juan Pantoja de la Cruz, Pedro Orrente, Francisco Herrera Zaharra, Francisco de Zurbarán, Bartolomé Esteban Murillo, Juan de Arellano, Claudio Coello, Luis Meléndez, Luis Paret, Francisco de Goya, Vicente López eta Ignacio Zuloaga, besteak beste.

Barritasuna da oraintsu erositako Mariano Fortunyren Sevillako zezen-plaza (c. 1870) margolana aurkeztuko dala jentaurrean lehen aldiz.

Grekotik Zuloagara. Espainiar artearen maisulanak Arte Ederren Bilboko Museoan

Arte Ederren Sevillako Museoan dago ikusgai 2024ko abenduaren 2tik 2025eko martiaren 16ra.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu