Txilek interesa erakutsi dau euskal kultur sisteman
2024-12-04 10:36 KultureaParte-hartzea eta balio publikoa kulturan mintegian dabiz.
Euskadi arduratu da, Txileko Gobernuak atonduta, abenduaren 3an eta 4an Santiagon izan dan Parte-hartzea eta balio publikoa kulturan foroan inaugurazino-hitzaldia eskaintzeaz. Nazinoarteko topaketa honetan 150 bat lagunek parte hartu dabe eta honen helburua kultura-demokrazia eta komunidadeen parte-hartzea sustatzea izan da kultura-politika publikoak diseinetan eta ezartzen. Testuinguru horretan, Txileko Gobernuko Kultura, Arte eta Ondare Ministerioak Euskadi konbidau dau bere kultura-politika publikoak aurkeztu daizan. Andoni Iturbe Kulturako sailburuordea arduratu da euskal ikuspegia emoteaz. Sailburuordeak eredu eta politika kulturalak egiaztatzeko aukerea izan dau Carolina Arredondo Txileko Gobernuko Kultura ministroagaz.
Kulturako sailburuordeak defendidu dau kultureak oinarrizko zeregina dauela herrien etenik bako garapen personalean eta kolektiboan. Kultura balio publiko legez eta danon ondasuntzat hartuta landu dau bere berbaldia: kulturea gizakiari errealidadea ulertzeko, interpretetako eta eraldatzeko gaitasuna emoten deutson elementua da eta, aldi berean, herritarrak libreagoak eta kritikoagoak izan daitezan laguntzen dau
Foroa Santiagoko Los Almendros ekitaldi-zentroan egin da. Bertan, hainbat herrialdetako 150 bat lagunek parte hartu dabe, besteak beste, Kultura, Arte eta Ondare Ministerioko kontseilari erregionalek (herrialdeko eskualde guztietako kultura-guneez arduratzen dira), kultura-proiektu nortasundunen eragileek, udal-eragileek, erakunde komunitarioetako ordezkariek, kolektibo artistikoek, kultura-herritartasuneko eskualde-koordinatzaileek, Kultura Sarea programako eskualdeko arduradunek, Eskualdeko Kultura Nortasuna Indartzeko (FICR) programako eskualde-arduradunek eta Kultura Komunitarioko Puntuak programako eskualdeetako arduradunek.
Eusko Jaurlaritzea euskal kultura-sistemea indartzeko helburuari eusten dabil legegintzaldi honetan eta horretarako, jarduera honeek lantzen dabil:
- Sormen-aukerak ugaritzea, artisten kolektiboa jagonez.
- Eskaintza kultural irisgarria.
- Kulturearen ondarea eta haren transmisinoa hurrengo belaunaldiei.
- Zeharkako arloak, nazinoartekotzea, bardintasuna eta kulturearen arloko erakunde eta eragileen arteko talde-lana.
Oinarrizko proiektuetako bat Euskadiko Kulturearen Legea garatzea izango da. Lege horren helburua izango da personen kultura-eskubideak bermatzea, sistemearen definizinoaren eta arkitekturearen bidez. Euskadi-Basque Country Txile lehentasunezko herrialdea da Euskadi Basque Country Nazinoartekotze Estrategian. Eusko Jaurlaritzearen zeharkako estrategia bat da, Euskadik munduan dauen presentzia indartzeko. Eusko Jaurlaritzeak Txilen dauen ordezkaria, Rafael Kutz, be bertan izan da.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!